Urduñan izango da Aiaraldeko Alboka Eguna urtarrilaren 4an. Jardunaldia 10:00etan hasiko da Foru Plazan albokari eta panderojoleen eskutik.
Hitzordu horren ostean, ordubete barru zehazki, hamaiketakoaren txanda izango da Gernika Plazan.
Eguerdian Juan Mari Beltran txalapartariak hitzaldia eskainiko du. Beltran ez da soilik musikaria. Hernaniko Txalaparta Eskolako sortzaile eta zuzendaria izateaz gain euskal soinutresnen esparruan ikerlari garrantzitsuenetakoa da. Hainbat proiektutan parte hartu du eta lan ugari argitaratu ditu: diskak, filma...
13:00etan alboka-poteoari hasiera emango diote. 15:00etan bazkaltzeko ordua helduko da Peña Labarcan, hain zuzen ere.
Hurrengo ekitaldia, alboka emanaldia, 19:30ean izango da Foru Plazan.
20:30ean aiaraldeko Nahasiak taldeak joko du eta 23:00etan Ru Ven SesSionS DJ-ak bukatuko du jaia.
Urdunako Udalak, eta Lupardika, Samana, Llarena, Sortetxe, La Noche eta Meli´s tabernek lagunduko dute.