Fraileburuak tontorra galdu du

Erredakzioa 2013ko abe. 28a, 09:40

Aiaraldeko ikur naturala den Fraileburuak ezbeharra izan du eta bere burua jausi da. Gorobeleko leku adierazgarriak, beraz, ospetsua egiten zuen ezaugarria galdu du. 

Jausia gertatu den unean ez zegoen inor ingurutan, edo behintzat momentuz inork ez du horren berririk eman. Ondorioz, istripuaren arrazoiak ez dira oraindik argitu.

Aiaraldeko ikur naturala den Fraileburuak ezbeharra izan du eta bere burua jausi da. Gorobeleko leku adierazgarriak, beraz, ospetsua egiten zuen ezaugarria galdu du. 

Jausia gertatu den unean ez zegoen inor ingurutan, edo behintzat momentuz inork ez du horren berririk eman. Ondorioz, istripuaren arrazoiak ez dira oraindik argitu.

Teoria ezberdinak

Bizkaiko Foru Aldundiko geologoek ikertzen duten bitartean handik gertu bizi diren hainbat pertsonek susmoaren itzala zabaltzen hasi dira. Arrastariako eta Berberanako herritar batzuk istripuaren atzean haustura hidraulikoa dagoela uste dute.

Gran Enara baimenak eremu horretan frackinga praktikatzeko aukera emango dio enpresa talde bati. Hori bai, zulaketak hasi baino lehen ikerketa geologikoaren kanpaina abian jarri behar dute. Azken egunetan kamioi eta azpiegitura tekniko oso aurreratuak ikusi dituzte inguruko herritarrek eta haien aburuz ibilgailu horiek egin dituzten froga sismikoen ondorioz galdu du tontorra Fraileburuk.

Hala ere, beste pertsona batzuen iritziz azkeneko laino opilek eragindako muturreko tenperaturen emaitza izan da jausia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide