Eskualdeko igerilariek hainbat lorpen lortu dituzte

Erredakzioa 2013ko abe. 25a, 08:50

Igeriketaren ibilbidea nahiko eskasa da Aiaraldean, Laudio Igeriketa Klubaren esanetan. Izan ere, Laudio da gaur egun talde ofiziala duen herri bakarra. Gaur egun, taldeak 40 bat igerilari ditu lasterketa munduan sartuta, helburu eta erantzukizun ezberdinekin. Urtarrilatik Euskal Herriko txapelketa eta Espainiako txapelketa izan dute, baita neguko zein udako ospakizunak ere.

Igeriketaren ibilbidea nahiko eskasa da Aiaraldean, Laudio Igeriketa Klubaren esanetan. Izan ere, Laudio da gaur egun talde ofiziala duen herri bakarra. Gaur egun, taldeak 40 bat igerilari ditu lasterketa munduan sartuta, helburu eta erantzukizun ezberdinekin. Urtarrilatik Euskal Herriko txapelketa eta Espainiako txapelketa izan dute, baita neguko zein udako ospakizunak ere.

 Lehenengoko txapelketan, goizeko ordutegian aritzen diren federatu guztiek hartu zuten parte eta bertan, domina ezberdinak lortu zituzten Mikel Lópezek, Zugaitz Ortizek, Mikel Ibarretxek, Ibai Duñabeitiak, Ander Sánchezek, Endika Vallek eta Asier Sánchezek. Espainiako txapelketara berriz, Ibai Duñabeitia, Asier Sánchez eta Endika Valle joan dira, lortutako emaitzen errekonozimendu gisa. 

Emaitzak, baina, ez dira onak izan. Vallek esan duenez, azken hilabeteetan ez du prestakuntza ona izan; ikasketekin lanpetuta egon baita eta aurreko asteartean  egindako belauneko lesio batekin parte hartu zuelako. Bi frogatan parte hartu zuen: 200 metro bizkarretan eta 200 metro estilotan. Lehenengoan, bere denbora onenetik (2.04.46) urrun geratu zen, 2.11.28 erregistroa lortuz. 46. sailkatu zen. Bigarrena hobeto joan zitzaion, baina, erronka ez zuen gainditu:. 200 metro estilotan 2.13.56 denbora lortu zuen, bere marka onenetik bost segundura geratu zen, 57. posizioan.

Datozen lehiaketetan, Eguberriko Txapelketan nola Espainiako Open-ean hobetzea espero du.Hortaz aparte, talde honetako gazteak igeriketaren historian zati bat lortzeko bidean daude, Arabako markarik onenak hautsiz, herrialdeko igerilari onenaren moduan finkatuz edota ranking ezberdinetan haien izenak idatziz. Araba mailan Gasteizeko lau talde eta Aguraingo bat izaten dituzte aurkari. Amaia klubeko entrenatzailearen ustez, emaitza oso onak lortu dituzte: “Euskal Herriko txapelketara klubeko igerilari guztiak sailkatu dira, eta Espainiakoetara %25. Aurten baten bat gehiago sartuko delakoan nago”.

Ahalegin asko, baliabide gutxi

Kirol honen eskakizun altuak eta instalazio espezifikoaren beharrak zeharo mugatzen du ariketa honen jardutea, Amaia entrenatzailearen iritiziz. Igerilekuaren baldintzengatik proba bakarra izango da Laudion, martxoaren 15ean ospatuko dena.Hala ere, egunero Igeriketa Laudio taldeak 90 gazte batzen ditu; uretan lehenengoko besakadak kontrolatzen dituzten haurretatik, kronometroaren kontra lehiatzen diren profesionaletara. Maila ezberdinetan aritzen diren arren, hasieratik ikasten dute esfortzu eta irmotasunaren esanahia, goizeko zazpiretan eramanez aurrera entrenamenduak, jaiegunetan jo eta ke lanean arituz…Nagusitzen diren heinean, Euskadiko txapelketa edota Espainiako txapelketa bilakatzen dira xede eta bertara heltzeko pasea geroz eta garestiagoa bihurtzen da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide