Bizi koloretan da birziklatzearen inguruko sentsibilizazio kanpainaren leloa eta pasaden azarotik 2014ko urtarrilaren 15erarte egongo da martxan.
Aiarako koadrilaren ekimena aurrera atera da Ecoembes eta Ecovidrio erakundeen laguntzaz. Irrati, tokian-tokiko prentsa, Internet eta sare sozialen bidez ezagutaraziko da.
Erakundearen lehendakaria den Mikel Lasaren hitzetan “ kanpaina honen helburua orain arte gure eskualdean lortutako datuak hobetzea da. Horretarako biztanlegoaren jarrera positiboa indartu nahi dugu birziklatzera bultzatuko dituena."
Kanpainak gainera, Aiarako koadrilak Hondakinen prebentziorako Europar astean parte hartzea ahalbideratu du.
Bitxikeria bezala: kanpainaren logoa den lorearen petaloek gaikako bilketan erabiltzen diren edukiontzien kolore berak erakusten ditu.
Astero hiri hondakinen birziklapenari buruzko galdera egiten da eta www.bizikoloretan.com web orrialdean erantzuten dutenen artean ostiralero Aiaraldeko produktu gastronomikoen zozketa egiten da 90 euro balioa daukana.
Web orrialde horretan birziklapenari buruzko joku dibertigarri eta hezitzaile batean parte hartu daiteke. Murriztu, berrerabili eta birziklatu kontzeptuen inguruko gaiak lantzen dira olgetan ikasteko. Jokua bukatzen dutenen artean 2 saski zozketatuko dira.