Natur Txokoa: "Eros eta Thanatos", Sorginorratz eta Burduntziak

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2011ko urr. 10a, 11:36

None

Maite ditut ur-putzuak. Luzaz egon naiteke haiei begira. Lurra, landaredia, zerua eta ura elkartzen diren eremu horiek, bizitza ugaritasun aparta eskaintzen dute erne dagoen begiradari. Orain, udapartean, egunargiz eta eguzkipean harat hunat hegan dabiltzan gezitxo batzuk nire arreta bereganatzen dute.Sorginorratz eta burduntziak dira. Gezurra dirudi edertasuna eta heriotza ze loturik dauden ikustea. Sorginorratz eta burduntziak ederrak bait dira. Bere siluetaren lirainak eta koloreen aniztasunak txundituta uzten naute.


Maite ditut ur-putzuak. Luzaz egon naiteke haiei begira. Lurra, landaredia, zerua eta ura elkartzen diren eremu horiek, bizitza ugaritasun aparta eskaintzen dute erne dagoen begiradari. Orain, udapartean, egunargiz eta eguzkipean harat hunat hegan dabiltzan gezitxo batzuk nire arreta bereganatzen dute.Sorginorratz eta burduntziak dira. Gezurra dirudi edertasuna eta heriotza ze loturik dauden ikustea. Sorginorratz eta burduntziak ederrak bait dira. Bere siluetaren lirainak eta koloreen aniztasunak txundituta uzten naute. Bainan aldi berean, inguru hauetako ehiztaririk beldurgarri eta letalenak dira, airean mugitzen den edozein piztitxo harrapatzeko nahiko iaioak bere hegaldi azkar eta dotoreari esker. Zaletasuna ere txikitandik datorkie antza. Larbak direla, urpean bizi dira, putzuetako beste zomorro eta zapapuruen zigorra izanik. Harrapakari trebeak, beraiek baino handiagoak diren arraintxoak eta uhandreak akabatu ditzakete. Ezin esan orduan ederrak direnik, baina bai ikusgarriak ordea. Ondo fijatu ezkero, putzuaren inguruan dagoen landaretzari helduta, sahats adartxo batean edo ihi batean, larben azalak topatuko ditugu, exubiak. Intsektuak izanik, metamorfosia egin behar dute, larba buzealaria izatetik zeruetako ehiztaria bihurtzeko, eta landaredian itsatsita geratzen da larbaren azken muda, 3edo 4 zmkoa. Odonatu taldea bi multzotan banatzen da. Sorginorratzak txikiagoak dira, sotilagoak, eta hegoak tolestuta pausatzen dira.Burduntziak handiagoak, eta hegoak zabal zabal utzita pausatzen dira. Araban guztira 42 espezie omen daude, guztiak ederrak, eta letalak. Espezie batzuk, kortejoan, bihotz moduko bat osatzen dute, bien gorpuak elkartuz. Itxura hutsa. Parekatzeko kontuek, piztitxo hauentzat, elkar erakartzearekin baino ehizatzearekin bait dute antza. Eros eta thanatos. Aintzineko grekoek zer edo zer bazekiten. Textua: Patxi Lasarte Argazkiak: Mario Corral eta Patxi Lasarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide