Euskara izango da protagonista Koadrilak Gabonetan antolatutako egitarauan

Erredakzioa 2013ko abe. 20a, 10:28

Euskara izango da protagonista Gabonetan Aiaraldean, kirolaren eskutik. Aiarako Koadrilak hainbat hitzordu antolatu ditu eguberri-egunetan eta besteak beste Asegarce-ko bi pilotari profesional, Alex Txikon mendizalea eta Koikili Lertxundi futbolaria hurbilduko dira eskualdera.

Iñaki Iza eta Mikel Urrutikoetxea pilotariek hitzaldia emango dute gaur Luiaondoko Gizarte Etxean: "Euskara eta kirola". 19:30ean hasiko da eta solasaldiaren ostean argazkiak, autografoak, eta zozketa egingo dute.

Lelo berdinarekin, Alex Txikon mendizalearen eta Koikili Lertxundiren txanda helduko da urtarrilaren 10an, 19:30ean. Hitzaldia emango dute Okondoko Astobiza Upategian eta argazkiak eta autografoak sinatuko dituzte hitz egin ondoren.

Hitzordu horiek ez dira bakarrak izango. Poco Pico Taldeak “Bazen behin…zirkoa”, jolas eta dantza ikuskizun partizipatiboa eskainiko du. 3-12 urte bitartekoei zuzenduriko familia ikuskizuna da eta urtarrilaren 23an izango da Amurrioko frontoian 17:00etan.

Laudion, ordea, zinema izango da nagusi. "Hiru Gabonboi” egitaraua osatu dute horretarako. Umeentzako euskarazko filmak emango dituzte Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen Areto Nagusian, 17:30ean, doan:

  •  
    • Abenduak 30, astelehena, “Ernest & Celestine”
    • Urtarrilak 2, osteguna, “Herensugeak: haritzaren bihotza”
    • Urtarrilak 3, ostirala, “Azti Txikia”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide