Kiderrek bizi duen hil ala biziko kinka egoera salatuko dute gaur langileek

Erredakzioa 2013ko abe. 13a, 12:22

Kider enpresak 400 pertsonei ematen die lana zuzenean. Aiaraldean horietatik 300 lanpostu inguru kokatzen dira. Enpresa garrantzitsua da, beraz, eskualdeko egitura industrialean mantentzen dituen zeharkako lanak kontuan izan barik. Gaur manifestazioa egingo dute 19:00etan Laudion bere egoera salatzeko.

Une hauetan hartzekodunen konkurtsoan dago Kider. Lantegi taldeak Aiaraldetik kanpo Barakaldon du beste ekoizpen puntua. Ordezkariek arduradunen utzikeria salatu dute.

Kider enpresak 400 pertsonei ematen die lana zuzenean. Aiaraldean horietatik 300 lanpostu inguru kokatzen dira. Enpresa garrantzitsua da, beraz, eskualdeko egitura industrialean mantentzen dituen zeharkako lanak kontuan izan barik. Gaur manifestazioa egingo dute 19:00etan Laudion bere egoera salatzeko.
Une hauetan hartzekodunen konkurtsoan dago Kider. Lantegi taldeak Aiaraldetik kanpo Barakaldon du beste ekoizpen puntua. Ordezkariek arduradunen utzikeria salatu dute.
Alde batetik, sindikatuek adierazi dute Lecertua familiak -akziodun garrantzitsuena- beste negozio batzuetan jarri duela arreta. Eta, bestetik, Caixa Bank-ek ez duela finantzaziorik eman nahi.
Gauzak horrela, beharginek mobilizazioen bidea abiatu dute. Pasa den astean elkarretaratzea egin zuten Caixa Bank-en bulego baten aurrean eta auto-ilara antolatu zuten.
Aste honetan, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aurrean elkartu dira eta auto-ilara egin dute berriro.
Ostiral arratsaldean, berriz, eskualdeko manifestazioa egingo dute mobilizazioekin jarraitzeko.Ekimena 19:00etan abiatuko da herriko plazatik.
300 lanpostu arriskuan
Protesta egiteaz gain, lanpostu ugari daudenez arriskuan, muturreko neurriak proposatu dituzte langileen erakundeek. Horren adibide da enplegua erregulatzeko espedientea onartu dezan epaileari egin dioten eskaera. Espedientearen bitartez langileek zeozer kobratu -Lanbidetik etorriko litzateke dirua- eta denbora irabazi nahi dute inbertsio-fondo batek erabaki dezan Kiderren erantzule egingo den edo ez.
Langileen ordezkarien ustez ez dago aukera gehiagorik. Zuzendaritzak aurkeztutako bideragarritasun planak beharginek kooperatiba osatzea bilatzen zuen baina inork ez du proposamena babestu. LAB sindikatuko kide batek adierazi du ez zela batere erreala.
Hortaz, Kiderrek aurrera jarraitu dezan dagoen aukera bakarra AIAC inbertsio-fondoak enpresa erostea da. Hala ere, hori ez litzateke mirarizko konponbidea, baina ziurrenik malgutasuna ezarriko luke langileen artean.
Bitartean, langileek ez dituzte soldata guztiak kobratu. Oraindik ez dakite Gabonetako aparteko ordainsaririk jasoko duten eta maiatzeko soldata osoa ez die kitatu enpresak, ezta urtarrileko eta ekaineko zatiak ere.

Gaur arte egindako ibilbidea

Hartzekodunen lehiaketara heldu baino lehen gorabehera ezberdinak izan ditu Kiderrek. 2012an epaileek enpresak proposatutako bi enplegu erregulatzeko espediente bertan behera utzi zituzten. 2013an zuzendaritzak 100 langile baino gehiago kaleratzeko asmoa azaldu zuen. Mobilizazioen bitartez -astebeteko greba, hain zuzen ere- neurri hori eten zuten beharginek.
Negoziazioaren bitartez, sindikatuek eta enpresak adostu zuten borondatezko baja hartzeko epea irekitzea.
Era horretan  150 langile baino gehiagok onartu zuten lanpostua lagatzea eskaintzen zizkieten kalte ordainen truke (lan erreformak markatzen zuenaren gainetik), baina azkenean enpresak uko egin zion plan horrekin jarraitzeari, dirurik ez zuela argudiatuz.
Asteazken goizean Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren egoitzaren aurrean kontzentrazioa egin zuten eta gaur manifestazioa abiatuko dute 19:00etan Laudion.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide