Beste urte batez, Aiarako Koadrilak, eskualdeko pertsona nagusien topaketa antolatu du. Aurten abenduaren 12an, osteguna, egingo da goizeko 10:00etatik aurrera.
Kexaako monumentuen eta Agiñigako gaztandegiko bisitarekin emango diote hasiera egun berezi horri. Bazkaldu aurretik magia eta umorezko ikuskizuna izango dute eta Murgako Ibarrondo jatetxean bazkaldu ondoren animazioa eta dantzaz gozatu ahalko dute parte-hartzaileek. Arratsaldeko 18:30ak aldera jaiari amaiera emango diote.
Aipatutako ekintzetan parte hartzeko, autobus zerbitzua izango dute. Autobusak goizeko 10:00ak aldera hasiko dira ibilbidea egiten Artziniega, Amurrio, Laudio, Okondo eta Aiarako herrietan zehaztutako geltokietatik.
Nola parte hartu?
Inskripzioa bete ahal izateko, 22 euro sartu behar izan dituzte Kutxabankeko Aiaraldeko egoitzetan eta ezinbestekoa da 60 urte edo gehiago izatea edo behintzat bikote bakoitzeko pertsona batek urte horiek izatea. Izen emateko azken eguna abenduaren 5a izan zen.