Eskualdeko bazterrak ezagutu bi euroren truke

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2013ko abe. 4a, 10:30

 

Inmaculada-ko zubian (abenduak 6, 7 eta 8) Aiaratur-ek gidatutako bisitak antolatu ditu bi euroren truke. Martxan jarritako ekintzak Aiarako harana eta Nerbiogoiena hobeto ezagutzeko helburua dauka. Horretarako Urduña, Artziniega eta Kexaako herrietatik ibilbidea egingo da, herri bakoitzaren leku esanguratsuenenak erakutsiz.

 

Inmaculada-ko zubian (abenduak 6, 7 eta 8) Aiaratur-ek gidatutako bisitak antolatu ditu bi euroren truke. Martxan jarritako ekintzak Aiarako harana eta Nerbiogoiena hobeto ezagutzeko helburua dauka. Horretarako Urduña, Artziniega eta Kexaako herrietatik ibilbidea egingo da, herri bakoitzaren leku esanguratsuenenak erakutsiz.

Ostiralean arratsaldeko 16:30ak aldera Urduñako hiriko alde zaharrean zehar arituko dira. Ibilbidean zehar Santa Mariako gotorlekuaren edertasuna ikusteko aukera izango dute bisitariek, baita Familia Sakratuaren tenplu barrokoa eta Aduanako eraikina.

Larunbatean, aurreko egunaren ordu berean Artziniegako bisita hasiko da. Horretan, Arteko Gure Amaren santutegiaz gozatzeko aukera izango dute partehartzaileek.

Bestalde, Kexaako herriko ibilaldia larunbatean hasiko da goizeko 11:00etan eta igandean emango diote amaiera 12:15ean azken bisitarekin. Kexaan XIV. mendeko aiaratarren dorre gotortua, XVI. mendeko San Joan Bataiatzailearen eliza eta Cabelloko Andra Mariaren kapera dorrea, panteoi familiarrez babestuta dagoena eta oholtza piktoriko interesgarriak dituena, ezagutzeko parada izango dute.

Informazio gehiago

Bisita horiei buruzko informazio gehiago jasotzeko eskualdeko turismo bulegoetan eta 94 403 49 30 telefono zenbakira deituz, edo posta elektroniko bidez: turismo@urduna.com helbidearen bitartez lortu daiteke. Izena emateko, interesatuek Aiaraldeko turismo bulegoetara jo dezakete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide