"Jaiegun arrotzei" erantzuteko hainbat ekimen ostiralean antolatu dituzte

Abenduaren 6a Espainiar Konstituzioaren eguna da, herritar askorentzat jaiegun arrotza. Hau aldarrikatzeko, hainbat ekintza antolatu dira eskualdean.

Alde batetik, Laudioko Udalak egutegi alternatiboa indarrean du eta hori dela eta langile askok abenduaren 6a laneguna izango dute, eta aldiz abenduaren 3a, euskararen eguna, jaiegun. Beraz, Udala aste osoan zehar irekita egongo da eta ostiralean zerbitzu guztiak eskainiko dizkie herritarrei.

Honetaz gain, Laudio Ikastolan egutegi propioaren aldeko ekimena antolatu dute, Ikasle Abertzaleak, LABeko enpresa batzordeak eta guraso talde batek antolatuta. Goizeko 10etan harrera eta manifestuaren irakurketa izango da, 10,30etan hausnarketa eta egutegi propioaren garapenerako ekimenak eta 11etan hitzaldia. Gaia "LOMCEren aurkako erantzuna Euskal Herritik" izango da eta hizlaria berriz, Miren Larrion, Gure Hezkuntza plataformako kidea eta EHUko irakaslea. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.

Orozkoko Gaztetxeak ere ekintzak antolatu ditu "jai arrotzei uko eginez independentzia!" lelopean. 19,30etan Gazta Zati Bat dokumentalaren emanaldia izango da, 21,30etan afaria (tiketak gaztetxean bertan daude salgai 7/10eurotan) eta ondoren kontzertua Bieskas taldearekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide