Lan gatazkak eta langileen soldata altuak direla eta joan da Tubacex Kantabriara

Txabi Alvarado Bañares 2013ko abe. 2a, 08:00

Alvaro Videgain Tubacex enpresako zuzendariak hedabideen aurrean azaldu zuen zergatik irekiko duten Kantabrian lantegi berria. Erabaki hori EAEko lan kostuak “handiegiak” direlaren baieztapenarekin lotu zuen zuzendariak. Horregatik, langileen soldatak “malgutu” behar direla esan zuen hilaren hasieran, Austrian eta Estatu Batuetan askoz gutxiago ordaintzen baitiete langileei. Horren guztiaren ardura lan ereduari leporatu dio Tubacexek eta bereziki aipatu du sindikatuen jarduera.

Alvaro Videgain Tubacex enpresako zuzendariak hedabideen aurrean azaldu zuen zergatik irekiko duten Kantabrian lantegi berria. Erabaki hori EAEko lan kostuak “handiegiak” direlaren baieztapenarekin lotu zuen zuzendariak. Horregatik, langileen soldatak “malgutu” behar direla esan zuen hilaren hasieran, Austrian eta Estatu Batuetan askoz gutxiago ordaintzen baitiete langileei. Horren guztiaren ardura lan ereduari leporatu dio Tubacexek eta bereziki aipatu du sindikatuen jarduera.


 Enpresaren zuzendariaren ustez lan gatazka gutxiago behar dira, sindikatuek politizatzen baitituzte. Erkidegoak zerga gutxiago ere ezarri beharko lituzkeela aipatu zuen enpresariak. Guztira 411,97 milioi eurotan baloratutako salmentak egin ditu Tubacexek urteko lehen bederatzi hilabeteetan, enpresak kaleratutako datuen arabera. 11,85 milioi euroko irabazi garbiak lortu ditu horrela. 


Zuzendaritza goreneko kideek %12 igo zuten iaz euren soldata. Hala, kide bakoitza 225.500 euro jasotzera iristen da urtero. Hau da, enpresako pertsonalaren %0,75a izanik, lan kostuaren %4,55 hartzen dute. 


“Lantegia Kantabriara eramatea ez da erabaki estrategikoa, politikoa baizik”. Hala uste du Aiaraldeko LABek. Sindikatuko kideek ez dute begi onez ikusten “inbertsioak eskualdetik eta erkidegotik kanporatzea”, eta “patronalaren bozeramaile papera” hartu izana egotzi diote Videgaini. ELAk, aldiz, lan kostu altuak dituzten Europako herrialdeetan langabezi gutxiago dagoela argudiatu du, Tubacex irabazi handiak dituela gaineratzearekin batera. 
Laudioko udal-gobernuak, bere aldetik, erabakiaren berri Kantabriako komunikabide baten bidez jaso zuela salatu zuen, Arabako Diputazioak “hilabete batzuetako aurrerapenarekin” jakin zuen bitartean. 


Erabakiaren berri izan bezain laster, Amurrio, Artziniega eta Laudioko udalek premiazko bilera bat egiteko eskatu zioten enpresako zuzendaritzari, baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Aiaraldea.com-ek ere ahaleginak egin ditu enpresaren iritzia jasotzeko baina momentua aproposa ez delakoan uko egin dio hitz egiteari. Hala ere, azaroaren hasieran Videgainek azpimarratu zuen Aiaraldean dauden lantegietan apustua egiten jarraitzen duela. Azken urtetan egindako inbertsioak horren adierazle dira. 2010ean, adibidez, laminazio-hotz bidez tutuak eraikitzeko sistema jarri zuen Amurrion.
Marina de Cudeyoko (Kantabria)lantegi berria 2014rako irekitzea dago aurreikusia, eta filialaren akzioen %19a Kantabriako Sodercam sozietate publikoak erosiko lituzke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide