Naturayala Blogak Aiaraldea zeharkatzen dituzten hegaztien inguruko sarrera argitaratu du. Argazki gehiago ikus daitezke bere web-atarian. Bertan Naturayalako kideek argitaratutako irudi asko egin zituzten pasa den igandean Gorobelen, nahiz eta eguraldia batere aproposa ez izan. Mario Corralek idatzi du testua eta argazkilari lanetan ere ibili zen. Testua motza da eta gazteleraz ere irakurtzeko aukera dago naturayala blogean:
"Negua hurbiltzen doa. Aurreko egunetan laino artean Gorobeleko harresia gurutzatzen saiatzen ziren hegaztiak ikusteko aukera izan dugu Arrastariako ingurutan. Batzuek birak ematen zituzten laino artean leku huts baten bila. Beste batzuek, ordea, lurreratzea nahiago zuten une hobeagoa heldu arte bere helburua betetzeko."