Hamaika ekintza antolatu dira Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte Eskualdeko herrietan. Adin guztietako jendeari zuzendutako ekintzak egongo dira. Dena den, jarduerak ez dira soilik abenduaren 3an bertan izango.

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira ekitaldi ugari antolatu dituzte Eskualdeko herrietan. Adin guztietako jendeari zuzendutako ekintzak egongo dira. Dena den, jarduerak ez dira soilik abenduaren 3an bertan izango.

Laudion, esaterako, Gabriel Arestiren omenezko jardunaldiak antolatu dituzte Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan. Horren harira, gaur bertan, 18:30ean, “Gabriel Arestiri gorazarre“ hitzaldi didaktikoa emango du Xabier Monasteriok Herriko Plazako hitzaldi-aretoan.

Ekitaldi gehien, dena den, larunbat honetan, azaroak 30, egingo dira. Arrankudiagan, adibidez, egun osoko egitaraua prestatu dute Ernaiko kideek. Artziniegan ere zenbait gauza egingo dira: herri-kirolak, triki bertso-poteoa, herri-bazkaria, dantzaldia… eta baserritarrez jantzita joateko eskatu dute antolatzaileek. Urduñan ere poteo euskalduna eta herri-bazkaria egingo dituzte larunbatean.

Larunbat arratsaldean, berriz, Lingua Nabajorum antzezlana ikusi ahal izango dugu Amurrio Antzokian, 20:00etan. Sarrerek 8 euro balio dute. Obra horretako protagonistak Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktore ezagunak dira, eta elkarrizketa bizi eta umoretsuen bitartez euskararen historia eta haren bilakaera kontatuko digute. Aipatzeko modukoa da, gainera, obra horrek euskarazko antzerki-lan onenaren Max saria eskuratu duela aurten.

Laudion, bestalde, eta Gabriel Arestiren omenezko jardunaldiekin jarraituz, betetik, 19:00etan, udaletxean, omenaldia egingo zaio Gabriel Arestiren familiari,eta Meli Esteban bere alargunak ere parte hartuko du ekitaldian. Bestetik, 20:00etan, Aldai plazan, Gabrielen lekua musika-ikuskizuna emango dute Oier Guillanek, Andoñi Egañak, Rafa Ruedak eta Alain Urrutiak.

Abenduaren 3an bertan ere hainbat ekintza antolatu dira. Horietatik aipagarriena da Badu, Bada erakusketa ikusteko bus-zerbitzua antolatu dutela Gasteiza eskualdeko udaletako euskara-zerbitzuek. Bidaia doakoa izango da, baina joan nahi dutenek izena eman beharko dute, non eta Amurrioko edo Laudioko AEK-ko euskaltegietan edo Urduñako, Amurrioko eta Laudioko udaletako euskara-zerbitzuetan. Busa 16:30ean abiatuko da Urduñatik; 16:45ean Amurriotik pasako da, eta, azkenik, Laudioko bidaiariak 17:00etan jasoko ditu.

 Hurrengo egunotan, beraz, Aiaraldeko euskaldunok ez dugu aspertzeko betarik izango.

 Hona hemen, herriz herri, antolatutako jarduera guztien zerrenda:

 

ARRANKUDIAGA-ZOLLO

 

Azaroak 30, larunbata

 

Goizean zehar, 11etan hasita, antzinako jokoak egongo dira adin guztietako jendearentzat frontoian.

Bolo txapelketa 11:30etatik aurrera (beharrezkoa da txapelketa hasi baino lehen bolatokian bertan apuntatzea).

13:00ak aldera, trikipoteoa herriko tabernetatik.

14:30etan umeen bazkaria eta 15:00etan nagusien bazkaria, Gizarte Etxean. Tiketak herriko tabernetan egongo dira salgai (Agirre tabernan, Gizarte Etxean, Batzokian eta Belenen tabernan).

Bazkal ostean kantaldia egongo da.

Bukatzeko arratsaldean zehar karta eta igel txapelketak egongo dira.

 

URDUÑA

Azaroak 29, ostirala

15:00, hitzaldia: “Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskera” Antiguako Andra Maria ikastetxean.

Hizlaria: Iñaki Eizmendi, gizarte-hezitzailea

17:30, bertso-antzerkia: “Galtxagorriei to, Inaxito!”, Trikuharri taldearen eskutik.

Kultur-etxean.

Azaroak 30, larunbata

13:00, poteo euskalduna plazatik abiatuta.

15:00, herri-bazkaria Mariaren Lagundian.

Txartelak salgai Euskara Zerbitzuan, Mugalden eta Marrazkin.

Prezioa: 8 €

Abenduak 2, astelehena

15:00, hitzaldia: “Euskara, eskola eta familia”

Herri-ikastetxean. Hizlaria: OSADI

17:30, ipuin-kontalaria: “Euskal Herriko kontuak”

Kultur-etxean

Abenduak 3, asteartea

17:00, Zurezko betiko jolasak plazan

 

ARTZINIEGA

Azaroak 29, ostirala

19:30, PILOTA PARTIDAK, frontoian, herriko pilotariekin.

(19:30, umeak / 20:30, garai bateko jokalari helduak)

 

Azaroak 30, larunbata (Guztiok baserritar jantzita!!!)

11:00 – 12:30, HERRI-KIROLAK frontoian, umeentzat.

12:30 – 14:30, TRIKI-BERTSO POTEOA herriko tabernatan. Irteera frontoitik.

Bertsolariak: Oihane Perea eta Zigor Enbeita. Herriko trikitilariak.

14:30, KANTU-BAZKARIA, frontoian.100 leku. Euskal kantuen bildumak banatuko dira.

Prezioa: helduak, 8 € / 10 urte arte, doan.

Ordaintzeko kontu-zk.: 2095 3207 10 9100425044 (Kutxabank). Kontzeptua “bazkaria”.

Ordaindu ondoren, eman izena eta entegatu ordainagiria Udalean azaroaren 26ra arte.

17:30 – 19:30, DANTZA-PLAZA emanaldia OSKIZOLA TALDEArekin, frontoian.

 

Abenduak 1, igandea

11:00, PAILAZOEN EMANALDIA (Potxin eta Patxin “ Oihan Koloretsua”), frontoian.

12:30, ALTXORRAREN BILA, Barratxi Guraso Elkarteak antolatua.

 

Abenduak 3, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna

Goizean EUSKARAREN JAIA, Arteko Gure Ama Herri Ikastetxean:

09:30, Agurra Euskararen Egunari, bertsoka eta kantuka

10:30, “Hamaika Kantatzeko”, ipuin-lanketa partehartzailea

19:30, SOLASALDI-PROIEKZIOA, Museoan, Irati Anda eskalatzailearekin:

“Ur Sakonetako Bakardadea” (sikoblok modalitatea: itsaslabarretan eskalatzen)

 

AMURRIO

Azaroak 30, larunbata

 

11:30-13:30 Aspaltzaren tailerrak eta gaztelu puzgarriak

 

20:00 Lingua nabajorum antzezlana Amurrio Antzokian. Sarrerak: 8 eurotan

 

Abenduak 3, asteartea

 

17:00 Marzel magoa frontoian

 

16:45 BADU BADA erakusketa ikusteko busa Gasteiza

 

18:00-19:30 Aspaltzaren tailerrak eta txokolatada

 

Abenduak 5, osteguna

 

Euskal kantu pintxo-poteoa Fitafik taldearen eskutik

Aldez aurretik 2 orduko ikastaroa, euskal kantuak ikasteko

 

LAUDIO

Azaroak 28, osteguna

 

18:30-19:30. Herriko Plazako hitzaldi aretoa

"Gabriel Arestiri gorazarre" hitzaldi didaktikoa. Xabier Monasterioren eskutik

Azaroak 29,ostirala

Amaren eskuak filmaren proiekzioa LHUIko zinema aretoan

09:25-11:15 Institutuko ikasleentzat

11:30-13:00 LHUIko ikasleentzat

13:10-14:50 Ikastolako ikasleentzat

19.00etan Proiekzio irekia. Prezioa: 2 euro

 

21:15. Basalarrina elkartea. Kantu-afaria, Duo-Deno taldearen animazioaz.

Ahalegin berezia egingo da Gabriel Arestiren kantuak abesteko

Azaroak 30, larunbata

17:30-19:30.Ludoteka (Lamuza Parkea). Sorgin Zapatuak. 5-12 urteko umeentzat

Arima taldearen eskutik

3D (dimentsiotako) betaurrekoak egiteko eskulan saioak eta askaria denontzat.

Bertaratuko diren guztiei txapa bat oparituko zaie Gabriel Aresti poetaren irudiarekin.

Askarian, Gabriel Arestiren Laudiori buruzko olerkiren bat irakurriko da.

 

19:00. Udaletxean. Omenaldia Gabriel Arestiren familiari (Meli Esteban bere emazteari). Saio irekia.

 

20:00-21:30. Aldai plaza. Gabriel Arestiri buruzko "Gabrielen lekua" ikuskizun musikala.

Oier Guillan, Andoni Egaña, Rafa Rueda eta Alain Urrutia.

 

Abenduak 2, astelehena

18:30. Kultura Etxeko 3. aretoa (Lamuza parkea). "Diot" Gabriel Arestiri buruzko dokumentalaren proiekzioa.

 

19:30. Kultura Etxeko 3. aretoa (Lamuza parkea). Gabriel Arestiren inguruko solasaldia irekia.

 

Abenduak 3, asteartea

 

Latiorroko aparkalekua, Maderas de Llodio enpresa zegoen tokia. Gabriel Arestiren omenezko panelaren ezartzea.

 

12:00. Udaletxean + Herriko plazan. Udalaren adierazpen instituzionala, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Aipamen berezia egingo zaie Gabriel Arestiren ekarpenei. Gabriel Arestiren Laudiori buruzko olerkien irakurketa kolektiboa, Laudioko ikasleekin.

 

20:00. Laudioko Musika bandak Euskararen Nazioarteko eguna dela-eta, kontzertu berezia emango du San Pedro parrokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide