ERREPORTAJEA Gabriel Aresti: "Lau dio eta bat da"

Izar Mendiguren Cosgaya 2013ko aza. 28a, 11:11

Handia da Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) poeta ezagunak Aiaraldearekin izandako harremana. Horren adibide da beraren hainbat idazkitan eskualdeko herriak eta bizimodua deskribatzea. Arestiren jaiotzaren 80. urtemuga dela-eta, Laudioko udalak “Gabriel Arestiren omenezko egunak” antolatu ditu Laudion. Gabriel Aresti 1933an jaio zen Bilbon. 12 urte eskas zituela hasi zen euskara ikasten, bere kasa. Diotenez, sarri joaten zen Begoñara bertako fraileekin euskaraz eta euskararen inguruan hitz egitera.

Handia da Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) poeta ezagunak Aiaraldearekin izandako harremana.  Horren adibide da beraren hainbat idazkitan eskualdeko herriak eta bizimodua deskribatzea. Arestiren jaiotzaren 80.urtemuga dela-eta, Laudioko udalak “Gabriel Arestiren omenezko egunak” antolatu ditu Laudion.Gabriel Aresti 1933an jaio zen Bilbon. 12 urte eskas zituela hasi zen euskara ikasten, bere kasa. Diotenez, sarri joaten zen Begoñara bertako fraileekin euskaraz eta euskararen inguruan hitz egitera. Erdaraz hazi eta hezi zen baina Francoren garaian euskara ikasteko zeuden zailtasunak gaindituz bere burua euskalduntzea lortu zuen. 


1953an bukatu zituen merkataritzako perito izateko ikasketak. Lehen poemak 21 urterekin idatzi zituen. Aurreneko artikuluak 1954ean argitaratu zituen; lapurteraz.


Nola poesian hala antzerkian lan ugari argitaratu zituen. Horien artean ezagunenak Harri eta herri (1964), Euskal harria (1968), eta Harrizko herri hau (1971) dira. Arestik sortutako olerki ezagunenetako bat Nire Aitaren etxea da. 


Literaturaren alor guztiak ukitu zituen bere luma zorrotzaz: olerkigintza, eleberrigintza, itzulpengintza eta antzerkigintza.
1957an Euskaltzaindian sartu zen; urgazle izendatu zuten. Hala, Txillardegi, Villasante edota Koldo Mitxelena bezalako idazleekin batera euskara batuaren sorrerarako bidea ireki zuen. Egan, Zeruko Argia… aldizkarietan kolaborazioak egiten zituen. Musikagintzan ere, asko dira bere letrak kantu bihurtu zituzten artistak: Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Xabier Lete… Oskorri taldearen letra asko ere Arestirenak dira. Horien artean daude Guretzat, Bizkaiko Aberatsak, Gora ta gora beti...


Ogibidez, kontularia zen. Berez, Espainiako kolonia zen Ginea Ekuatoriarreko egur tropikala inportatzen zuen enpresa batean egin zuen lan. Horregatik izan zuen harremana, besteak beste, Eibar, Barakaldo edo Laudio bezalako herriekin. Xabi Monasterioren iritziz oso garrantzitsua izan Laudio harentzat: “Aresti aurrerakoia zen, zapaltzaileen kontrakoa eta zapalduen aldekoa, eta beraz, langileen aldekoa. Nolabait berak defendatzen eta maite zituenak hantxe ikusten zituen. Haiek defenditu behar zituen eta bere olerkien protagonista bihurtu behar zituen”.


Aresti eta Aiaraldea
Zura(5) lantzen zuten enpresetara ia egunero egiten zuen joan-etorria. JEZ enpresak martxan jarria zuen ikastola, 1968an sortua. Diotenez, ikastola hartako andereñoa eta Aresti egunero joaten ziren Biilbotik Laudiora trenean, eta ez ziren eskasak izaten euren arteko eztabaidak. 
Bidaiak gora-behera, hori dela eta, ugariak dira Aiarako lurrari bere lanetan egindako erreferentziak; “Laudio bat da eta lau dio” esaldi ezaguna, besteak beste.Harrizko herri hau lanean Euskal Herriko 17 herri aukeratu zituen errefrauak osatzeko. Tartean, eskualdeko bi: “Zuberoa, Lapurdi hotza eta zu beroa, Aiala, zeruak gorde aiala (…) Laudio, bat da eta lau dio”.
Hala ere, eskualdeari aipamen nabariena Harri eta Herri laneko Aialako konterria olerkian egin zuen, 1964an. Garai hartan Aiaraldea nolakoa zen azaltzen du bertan. Olerkiaren baitan eskualdeko 24 toki aipatzen ditu:  Altube, Okondo, Aiara, Laudio, Urduña, Lezama, Amurrio, Baranbio , Tertanga, Soxo, Soxoguti, Arespalditza Luiaondo, Artziniega, Erretes, Areta, Aginaga, Arrastaria, Lanteno, Luxu ,Beotegi, Larrinbe, Delika eta Orozko. Munduaren neurria izenekoan, aldiz, Laudioko elizari keinu egiten dio: “(…) Nork bere begiekin ikusten ditu gauzak. Eta nork diost niri laudioko kanpandorreak eztakusala? Nork?(…)”.


Sari zaparrada


Egindako lanengatik sari ugari jaso zituen Arestik. 1962an, esaterako, Orixe saria lortu zuen Harri eta Herri lanarekin. Urte bat beranduago, 1963an, Loramendi saria eskura tu zuen argitalpen berdinarekin. Bi horiek ez ziren izan, ordea, eskuratutako bakarrak. Izan ere, 1968an Jose Maria Iparragirre saria ere jaso zuen ere bai. 1965ean, berriz, Lizardi saria jaso zuen Mundu Mundua eleberriarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide