Santos Berganza amurrioarra eta Jose Anjel Biguri Menagaraitarra aske uzteko agindua onartu du Auzitegi Nazionalak.
Biei parot doktrina aplikatu zieten, baina Estrasburgoko epaitegiak baliogabetu zuenez kaleratu egin dituzte. Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren zain zeuden bi aiaraldearrak, baina Audientzia Nazionalera pasa dituzte kasuak.
Senideek aiaraldea.com-i baieztatu diotenez Madrileko epaitegian gaur goizean aztertu dute kasua. Bai Santosek eta bai Bigurik 24 urte eman dituzte preso. Bigurik, gaixotasun larri bat duenez azken hilabeteak Donostiako Martutene espetxean eman ditu. Beraiekin batera Jon Ander Urkizu, Iñaki Orotegi, Iñaki Erro, Iñigo Akaiturri, Inma Pacho, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Santos Berganza, Kepa Solana, Jose Angel Biguri, Iñaki Fernandez de Larrinoa, Juan Ignacio Delgado, Jesus Mari Mendinueta Flores, Bautista Barandalla eta Gonzalo Rodriguez daude ere askatuko dituzte.