Indarkeria matxistak 53 salaketa eta hildako bat utzi ditu urtarriletik hona

Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izaten da urtero. Izan ere, 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuen, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik. Proposamena, Dominikar Errepublikak egin zuen 1981ean, eta  1999an Nazio Batuen Asanblada Orokorrak onetsi zuen, 60 herrialderen babesarekin.

Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna izaten da urtero. Izan ere, 1960ko azaroaren 25ean Dominikar Errepublikako Rafael Leonidas Trujillo diktadoreak Mirabal ahizpak hiltzea agindu zuen, bere erregimenaren aurkako ekintzaileak izateagatik. Proposamena, Dominikar Errepublikak egin zuen 1981ean, eta  1999an Nazio Batuen Asanblada Orokorrak onetsi zuen, 60 herrialderen babesarekin.

Emakume askorentzat, ordea, genero indarkeria eguneroko ogia da.  Indarkeria matxistak emakume bat hil zuen maiatzaren 23an, Amagoia Elezkano orozkoarra. 26 urteko neska, 49 urteko mutil-lagunak hil zuen Laudion bizi ziren etxean.


 Emakume asko dira tratu txar fisiko zein psikikoak jasaten dituztenak. Horietako batzuk bakarrik jotzen dute auzitara. Aiaraldean urtarriletik hona genero indarkeriarekin lotuta 53 salaketa jarri dira.


Laudioko Ertzaintzako komisaldegiak Arakaldo eta Arrankudiaga ez beste herriak kudeatzen ditu. Aiaraldea Egunkariari adierazi diotenez, emakumeek jasaten duten indarkeriarekin lotuta 2008an 33 gertaera edo salaketa jaso zituzten. 2013ari dagokionean, aldiz, 53 bildu dituzte dagoeneko; duela bost urte baino 20 kasu gehiago.

Datuak herrika
Herrian herri, bilakaera ezberdina izan dute eraso matxistarekin lotutako salaketek.
Laudion, adibidez, 2011an 13 salaketa tramitatu ziren, 2012an 25 eta aurtengo ikasturtean 14. Amurrion 2008an 9  gertaera tramitatu ziren; handik bost urtera 16 jazo dira.


Instituzioei dagokienean herrien tamainaren araberako eskakizun kopurua tramitatzen da. Herri handietan, Laudion kasu, 15-20 emakume hurbiltzen dira informazio edo babes eske udaleko Berdintasun eta Ongizate Sailera. Pepa Iguaran arduradunaren esanetan, aurten 18 emakume lagundu dituzte: “Bederatzi, 30-44 urte artekoak izan dira, bost 18-29 urte bitartekoak eta beste bostak 45etik gorakoak”. Ertzaintzaren arabera, nola erasotzaile hala biktimek ez dute adin, jatorri edo perfil zehatzik.


Aiaran, zazpi emakume bertaratu dira udaletxera, iaz baino bi gehiago. Artziniegan, aldiz, kopurua jaitsi da; 2012an bost kasu bideratu baitzituzten eta aurten hiru. Baita Okondon ere, urtarriletik hona salaketa bat baino ez dute jaso, iaz hiru izan zirelarik. Halere, aintzat hartzekoa da emakume askok jasaten dutela genero indarkeria, eta gutxik salatu.


Eskualdeari dagozkion herrialdeak aztertuta, urtarriletik irailera 2012 eta 2013ko epealdia konparatuz ez dago alde handirik. Emakundek jasotako datuetan iaz Araban 425 emakume izan ziren genero indarkeriaren biktima. Aurten, momentuz, 404 lagunek salatu dute. Bizkaian, aldiz, 2012an 1.556 emakumek jarri zuten salaketa. 2013an orain arte 1564 pertsonak jo dute auzitara.


Iazko lehen sei hilekoko datuetan eraso gehienak bikote edo bikotekide ohiak eginak direla argi adierazten da. Izan ere, EAEn 2.067 kasu bideratu ziren, Emakunderen arabera.


Erasoen %74 harreman sentimentalekin lotuta egon ziren; %37 gizonezko bikoteak gauzatu zituen, eta %38 bikote oihak. Ertzaintzaren informean aipatzen denez salaketen %88 biktimek jarri zituzten. 563 emakumek, ordea, ez zuten salaketarik ipini, nahiz eta atestatu poliziala ireki.

Zapalkuntza motak

Genero zapalkuntza egunerokoan emakume gehienek pairatzen dute. Izeberg batekin konparatuta, mehatxuak, irainak, eraso fisikoak, oihuak, bortxaketak edo hilketak kokatuko lirateke “ikusgarri” diren eremuan. Azpian edo atzean, ordea, “ikusezinak” diren ekintza mordoa daude: umiliazioak, txantai emozionalak, kontrolatzeko joera, publizitate edo esamolde sexistak… 


Herritarrei laguntza eta babesa eskaintzeko Bizkaiko eta Arabako foru aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, Eudelek, Ertzaintzak eta udalek hainbat baliabide dituzte eskura: harrera protokoloa, lege aholkularitza, laguntza psikologikoa eta ekonomikoa, babesteko etxebizitzak, arreta telefonikoa, arreta emateko zentroak… Gizon erasotzaileentzako laguntza psikologikoa eskaintzeko zerbitzua ere badago.


Ikastetxe zein kaleetan ere ekintza ugari egiten dira jendartea kontzientziatzeko. Horren adibide dira gune beltzen identifikazioak edo ikasleekin egiten diren prebentzio tailerrak.

20 ekitalditik gora

Azaroaren 25aren baitan, emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta, makina bat ekitaldi eta aldarrikapen egingo dira eskualde osoan zehar: hitzaldiak, tailerrak, kontzentrazioak… Genero indarkeriarekin amaitzeko, ordea, bai instituzio eta bai elkarteek egunero jarraituko dutela lanean nabarmendu dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide