Etzi, azaroaren 28an, kaleratuko da Aiaraldea Egunkariaren bosgarren alea.
Herriz herri jaso diren albisteen artean daude Amurrion irekiko duten anbulategi berria, Laudioko kultur plana, Saratxoko jaiak, Okondoko Hirigintza plana edo Artziniegako euskararen egunak.
Jendarteari dagokionez Koldo Ulibarrik Aiaraldeko euskararen historia aztertzeko egiten ari den tesia azaldu du. Sozioekonomian, aldiz, Tubacex enpresak Kantabrian irekiko duen fabrikak eragin dituen erreakzioak bildu dira. Kirolaren alorrean, Ibai Ruiz Kick boxingeko borrokalariari elkarrizketa egin dio Aimar Gutierrezek. Kulturan, aldiz, Txani Rodrigezen "Artzaina izan nahi dut, eta zer?" ipuinaz galdetu dio Iera Garaiok. Gabriel Arestiren omenezko egunak, Udazkeneko Multimedia eskolak, emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako eguna... ere jaso ditu azken aleak.
Zutabegileen artean, gai ezberdinen inguruko iritziak argitaratuko dituzte Txema Urkijok, Itziar Larrazabalek, Asier Amondok, Jon Muñozek, Eli Pinedok, Patxi Iturregik eta Belate Olabarriak.