Aiarako Kuadrilak enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak kudeatuko ditu. Laguntza horiek Lanbide erakundeak emango ditu baina kuadrilak, laguntzaile gisa, gestionatuko ditu Aiarako Kuadrilan eta Urduñan.
Pertsonek enpresa berriak sortzeko asmoa izan behar dute laguntza jasotzeko. Gainera, Lanbideko zerrendetan agertu behar dira langabe gisa.
Bi diru-laguntza mota banatuko dira. Alde batetik ideia berriak lantzeko -7 pertsonentzako dirua egongo da- eta bestetik ideiak abian jartzeko -17 eskatzailentzat-.
Diru-laguntzak 1.500 eurokoak izango dira eta 3 hilabetetan banatuko dira. 500 euro hilero emango dituzte eta jasotzaileek baldintza zehatza bete beharko dute: jardunaldi osoa ideia lantzen edo martxan jartzen eman beharko dute.
Izena emateko Laudioko Garapen Agentziara, Amurrio Bidean-era, ADR Zabaian-era -Aiara- eta Urduñederrara jo beharko dute eskatzaileek gaur epea bukatuko dela aintzat hartuta.