"Generoa eraikuntza kulturala da. Bitan sailkatzen du sistema: zapaltzaileak eta zapalduak"

Erredakzioa 2013ko aza. 25a, 11:26

Elixarraitz Mendiguren Olaguenagak (Laudio, 1978) Genero Indarkeriari buruzko masterra egin du, eta  egun Emakume eta gizonen arteko berdintasun masterra gauzatzen ari da. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunean jendartean errotutako problematika azaldu du.

 

 

Zer da genero indarkeria?

Elixarraitz Mendiguren Olaguenagak (Laudio, 1978) Genero Indarkeriari buruzko masterra egin du, eta  egun Emakume eta gizonen arteko berdintasun masterra gauzatzen ari da. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako egunean jendartean errotutako problematika azaldu du.

 

 

Zer da genero indarkeria?

Egun genero hitzaren erabilera gehiegizkoak nahastu egiten gaitu, eta askok genero hitza emakumeekin lotzen du, eta ez sexu-genero sistema honen binomioaren talkarekin.

Generoa, eraikuntza kulturala da eta bitan sailkatzen du sistema, zapaltzaileak eta zapalduak. Botere banaketa desorekatu honetan da hain zuzen genero indarkeriak duen kokatze-leku.

CEDAWk (Committee on the Elimination of Discrimination against Women) horrela definitzen du:

Emakumeen aurkako indarkeria generoan oinarritutakoa da eta horren ondorioz min fisiko, sexual edo psikologikoa sortzen da edo sor daiteke; hor sartuta daude mehatxuak, hertsadura eta bidegabeki askatasunik gabe uztea; eta hori guztia bizitza publikoan zein bizitza pribatuan


Egunerokoan soma liteke eraso sexistarik?

Emakumeen kontrako indarkeria, tratu txarrak eta eraso sexualez harago doan arazo sistemikoa da, patriarkatuaren tresna indartsuenetariko bat da, zeinaren bitartez emakumeen kontrola lortu nahi den .

Adibidetara ekarrita, egunerokotasunean eta geurera ekarrita,

  • Esan genezake hedabideek emakumezkoak ikusezin bilakatzen gaituztela, eta publizitateak “kosifikatzen” gaituela, kontsumitzaile potentzialak bilakatzeaz gainera.

  • Kultura eta tradizioek baztertzen gaituzte, betiko alardea, betiko danborrada, Axuri beltzaren dantza, kofradiak eta abar. Betiko tradizioek boteredunen erreflexu bilakatzen dira, baina tradizio berriek ere emakumea bigarren sexutzat jotzen dute .

  • Hezkuntzan ere, baztertuak gara, 2. kategoriazko biztanletzat erakusten baigaituzte. Hezkuntza formala eta ez formalean ematen diren rolen banaketak zehazten du identitate generikoa: zer izan behar dugun eta ez aldiz zer nahi dugun izan edota zein izan behar dugun gustuko.

  • Hizkuntzan, maskulino generikoaren erabilerarekin, ikusezin egiten gaituzte, izendatzen ez dena, ez da eta.

  • Enplegurik gabeko langileak izateaz gainera, ez da erraza emakumezkoentzat erabakiak hartzen diren tokietara iristea kristalezko sabaiari esker. Lanik prekarioenak, emakumezkoenak izaten jarraitzen dute.

  • Eskumak eta erlijioak orain ere gure gorputzen gaineko erabakiak hartu nahi dituzte gure askatasun sexuala eta erreproduktiboa mugatuz abortoaren erreforma legearen bitartez.


Hauek eta askoz gehiago dira emakumeek emakume izate hutsagatik jasaten dugun bortizkeriaren erakusle.

 

Jendartean egoerari buelta emateko zer egin beharko litzateke?

Instituzioei dagokienez, batetik prebentzioa eta sentsibilizazioa daude jendartea hezteko neurri zehatzetan.

Indarkeria materiala edo zuzenari dagokionez, tratu txarrak edo eraso sexualak jasandako emakumeentzako harrera integrala eta zeharkakoa emateko zerbitzuak: harrera juridikoa, poliziala, urgentziazkoa, psikologikoa, ekonomikoa, osasunarekikoa, eta abar.


Egungo “krisia” aitzaki hartuta, badirudi, ezinbestekoak diren neurri guzti hauetan murrizketak ematen ari direla. Instituzioei dagokien erantzukidetasuna exijitu behar zaie. Denon arazoa den honetan, murrizketak beharrean, dagokien ardura aldarrikatuz.

Jendarteari dagokionez, sexismoa gainditzen joatea litzateke pausurik garrantzitsuenetarikoa, ematen den matxismo inkontzientea eta sexismo kontzienteaz jabetzea eta horren aurrean erantzutea, pribilejioak alboratuz gizonezkoen kasuan eta mendekotasuna gaindituz emakumezkoenean.

Emakumeoi dagokigunez, jabetzea (erderazko “empoderamiento”) da giltza nire ustetan, bai maila indibidualean zein kolektiboan.

Lehenik genero diskriminazio egoeraz jabetu, honen aurrean erantzuteko gero. Autodefentsa feminista, dauden aldarrikapenak, emakumezkoen jabekuntza eskolak, emakume elkarteak, edota espazio sororoak bilatu ditzagun, kalera atera gaitezen, baina ez inoiz isildu. Eskubideak izateko eskubidea besterik ez dugu nahi, eta ezin dugu ahaztu horretaz besterik ez gaudela hitz egiten GEUREAK diren eskubideez: kalean egoteko eskubideaz, beldurra ez izateko eskubideaz, nahi dugun moduan janzteko eskubideaz, gure gorputzen gaineko erabakiak hartzeko eskubideaz....

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide