100 eurotako isuna azken greba orokorrean pegatina bat jartzeagatik

Joan den maiatzaren 30ean greba orokorra burutu zen Hego Euskal Herrian, eskubide sozialen eredu propioa aldarrikatzeko. Aiaraldean ere atxikimendu sozial, komertzial eta laboral handia izan zuen.

Aiaraldea Planto Greba plataformak jakinarazi duenez,  eskualdeko gazte bati 100 euroko isuna jarri dio poliziak kutxa automatiko batean pegatina bat itsasteagatik, pikete informatiboak lanean ari ziren bitartean. Banketxeak salaketarik jarri duen edo ez, ez dakitela nabarmendu dute.

Horregatik, plataformak berriz ere poliziaren jokaera eta intentzioak agerian geratu direla adierazi du, behin eta berriz eskubide sozialen borroka indargabetu nahian. Haien ustez, larriena gazteekiko duten jokaera da, hauek izaten baitira euren helburua, hauek ahultzeko eta batez ere borroka kriminalizatzeko asmotan. Poliziaren helburua argia dela esan dute: murrizketak eta eskubideen galeraren kontrako mobilizazioak etetea.

Honekin batera, Aiaraldeko Plataformak gizartea animatu du borroka honetan jarraitzeko, eskubideak defendatzen jarraituz eta probokazio horiek alde batera utziz. Horregatik, gazteari elkartasuna adierazi eta gauza bera egiteko gonbitea luzatu dio jendarteari. Gaztearen isuna denon artean ordaintzeko pegatinak salduko dira 50 zentimotan. Azkenik, Aiaraldeak plantoa nahi duela aldarrikatzen jarraituko duela adierazi du plataformak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide