Kalean da Manu Gonzalez, 24 urte espetxean eman eta gero

Erredakzioa 2013ko aza. 21a, 08:15

Atzo 17:00ak aldera askatu zuten Manu Gonzalez preso laudioarra Sevilla II espetxetik. Izan ere, atzo goizean onartu zuen Parot Doktrina medio espetxean dauden Manu Gonzalez eta beste 8 presoren askatasuna. Lortu Arte errepresioaren aurkako sareak 19:30ean Laudioko plazara bertaratzeko deia egin du.

Santos eta Biguri, zain

Auzitegi Nazionalak bihar onartu lezake Parot Doktrina medio espetxean dauden Manu Gonzalez eta beste 8 presoren askatasuna. Senide eta lagunek baieztatu dutenez, Gonzalez "laister" askatuko duten presoen zerredan dago. Izan ere, fiskalak dagoeneko argi berdea eman dio preso laudioarraren kaleratzeari.  La Razon hedabidearen arabera Auzitegi Nazionalean aztertutako 17 kasuen artean 9 dira euskal herritarrak. Horietatik hiru, gaur askatu dituzte. Aiaraldea.com-ek jakin duenez, senide eta lagunak Sevillarantz abiatu dira. Gonzalezek 24 urte eman ditu preso. Egun, Sevilla II espetxean dago. Duela hiru aste bertako euskal preso politikoek gose grebari ekin zioten, dagozkien eskubideak ukatzen zaizkielako. Larunbatean elkartasun martxa egin zuten eskualdetik eta Euskal Herritik bertara. Gaur 23.eguna dute gosegreban.

Santos eta Biguri, zain

Santos Berganza eta Jose Anjel Biguri preso aiaraldearrek ere, Estrasburgoko auzitegiak parot doktrina deuseztatzeko aginduaren ostean, aske behar lukete. Bi kasuak, ordea, Auzitegi Konstituzionalean daude baina gaur adieraziko dute zein epaitegietatik bideratuko dituzten hemendik aurrera. Senideen arabera, litekeena da Auzitegi Nazionalaren esku uztea, dagoeneko fiskalari informe ezberdinak eskatu baitizkiote.

Familiakoen ustez, Santosi buruzko txostena jadanik fiskalak auzitegi nazionalari igorri egin dio, "baina ez da ziurra". Biguri askatzeko baimenaren egoeraz ez dute nobedade berririk: "Bi kasuetan Auzitegi Konstituzionalaren zain daude, Audientzia Nazionalera pasatuko direnedo ez erabakitzeko". Epaitegiz aldatzen bada, haien kasuak mahaigainean izatera itxaron beharko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide