Aiarako suhiltzaileen parkean moldaketak egiteko eskaera onartu dute. Eraikinak hogei urte baino ez baditu ere, egiturazko gabezi nabarmenak azaldu ditu hasieratik, oraingo inbertsioak zuzendu beharko dituenak.
Diru partida eraikina birgaitzekoa dela izendatuta badago ere, Toki Administrazioaren Foru Diputatuak, Javier Ruiz de Arbulok, suhiltzaile-parke berria eraikitzeko aukera ere aztergai duela zabaldu du hedabideetan.
PSE-EEk berriz, suhiltzaileen eraikinarekin lotuta dagoen Ertzaintzaren komisariaren egoerari buruzko hainbat galdera zuzendu dizkio Segurtasun sailburuari, instalazioetan azaldutako gabezien erantzukizuna eta konpontzeko asmoak argitze aldera.
Aiarako suhiltzaileen parkea Laudion kokatuta dago. Azken hilabeteetan murrizketak salatzeko protestan ibili dira. Haien alorrean, prekarietate gutxiago eta segurtasun gehiago egotea eskatu dute. Eta, 2009tik hona soldatetan jasan dituzten jaitsierak salatu.