“Gerra garaian sustoak bakarrik izaten genituen. Ezkutatu egiten ginen. Ez dut gogoratu nahi”

Erredakzioa 2013ko aza. 21a, 16:39

JULIANA SARACHAGA (Maroño, 1911) Aiarako emakumerik nagusiena da. 102 urte ditu, baina oraindik panderoa jotzen du.


Konfesatu. Zer egin behar da ehun urte bizitzeko?

Bizi. Nik ahalik eta gehien lan egin dut, bestela egurra genuen eta! Isilik eta etxean egon, hori da egin behar dena luze bizitzeko! Nik gehiago bizitzeko asmoa dut.


102 urterekin panderoa jotzen jarraitzen duzu. Hori da meritua!

JULIANA SARACHAGA (Maroño, 1911) Aiarako emakumerik nagusiena da. 102 urte ditu, baina oraindik panderoa jotzen du.


Konfesatu. Zer egin behar da ehun urte bizitzeko?

Bizi. Nik ahalik eta gehien lan egin dut, bestela egurra genuen eta! Isilik eta etxean egon, hori da egin behar dena luze bizitzeko! Nik gehiago bizitzeko asmoa dut.


102 urterekin panderoa jotzen jarraitzen duzu. Hori da meritua!

Ni ez naiz zaharra, txikia naiz! Aitak ez zuen panderoa jotzea nahi, ganaduari kasu egitea baizik. Panderoa jotzen behiak zaintzen nengoela ikasi nuen. Makil batekin harria jotzen nuen, zarata egin zuen arte. Gaztetan erromerietara joaten ginen. Lehen asko kantatu eta dantzatzen genuen denok.


Gerra Zibila, frankismoa... ezagutu dituzu.

Gerra egon zenean Maroñon geratu ginen. Ordurako ama izango nintzen, nire alabak, Felipak 80 urte baino gehiago ditu eta. Sustoak bakarrik izaten genituen. Gu ezkutatu egiten ginen. Ez dut gogoratu nahi.


Eskolara joan zara?

Irakurtzen Maroñoko eskolan ikasi nuen, aitak bestela egurra ematen zigun eta. 4-5 pertsona joaten ginen, baina ez zegoen emakumerik. Denborarekin gauzak aldatzen joan ziren. Eskola berria, 1931n egindakoa, urtegiaren azpian dago. Nik oso gutxi ikasi dut. Gauzak eginez ikasi ditut, panderoa jotzen bezala.


Maroñoko elizako atezaina izan zinen. Bitxikeria mordoa ezagutuko zenituen.

Giltzak nik izaten nituen, garbitu egiten nuen. Apaizak eta irakasleak urrunetik zetozen. Horregatik, batzuetan gure etxean geratzen ziren lotan.Aiaraldea aldatu dela uste duzu? Zertan?Maroñoko urtegia egin baino lehen zubia eta errepide bat zegoen. Lehen hemen ez zegoen urtegirik. Pantanoa dagoen tokian errotak eta kortak zeuden. Errotari gurpila deitzen zioten, denetarik ehotzen zuten ahal zutenek. Ni amarekin hara joaten nintzen, astoarekin. Baina ez gainean, garia eramaten zuen astoak. Lehen zelai guztiak garia ziren, orain ia ez dago ezer.


Duela 80 urte nola ligatzen zenuten?

Erromerietan. Mutil guapoak aukeratzen ibiltzen ginen, baina gurasoek ez ziguten uzten, haiek erabakitzen zuten. Beti “sueltoan” dantzatzen genuen, elkar ukitzen ez ziguten uzten eta. Mutilekin dantzatu egiten genuen, zergatik ez ba! Mutilak etortzen ziren neskengana. Gu mutilen bila joan? Non ikusi duzue hori? Ni jada etxetik ez naiz ateratzen eta ez dut aldaketarik ikusi.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide