Aiaraldeko txakolina, eskualdetik mundura

Txabi Alvarado Bañares 2013ko aza. 20a, 08:14

Ekin diote lanari Aiaraldeko upategiek. Mahatsa bildu eta prentsatu, garbitu eta ontziratu egingo dute, prozesuaren azken emaitza lortu arte: txakolina.Hamaika upategi daude guztira Aiaraldean. Bost Amurrion, bi Laudion eta bana Orozko, Okondo, Urduña eta Arrankudiagan. Bizkaian kokatuak dauden upategiek Bizkaiko Txakolina jatorrizko izendapena dute, eta Araban kokatuak daudenek Arabako Txakolina izendapena.

Ekin diote lanari Aiaraldeko upategiek. Mahatsa bildu eta prentsatu, garbitu eta ontziratu egingo dute, prozesuaren azken emaitza lortu arte: txakolina.Hamaika upategi daude guztira Aiaraldean. Bost Amurrion, bi Laudion eta bana Orozko, Okondo, Urduña eta Arrankudiagan. Bizkaian kokatuak dauden upategiek Bizkaiko Txakolina jatorrizko izendapena dute, eta Araban kokatuak daudenek Arabako Txakolina izendapena. Bien artean 478.500 litro txakolin inguru ekoizteko asmoa dute aurten. Ekoizpena “izugarri” handitu da iaz Orozkoko upategia ireki zenetik, Bizkaiko Txakolina elkartearen arabera. Eta hazkundea ez dirudi etengo denik, mahasti-azalera “pixkanaka handitzea” baita Arabako Txakolinaren asmoa, Jose Antonio Merino elkarteko idazkari-gerentearen arabera. Helburua: urtean milioi bat botila ekoiztera iristea. 


Desagertzeko zorian
Baina Merinok badaki eskualdeko txakolin ekoizpena desagertzeko zorian egon zela XX. mendearen hasieran. Izurriteek, industrializazioak zein kontsumitzaileen gustuen aldaketak txakolin ekoizpena “ia osorik” desagerrarazi zuten, idazkariaren hitzetan. Baina Aiaraldeko txakolinak bizirautea lortu zuen, jende talde batek ekoizpenari eutsi ziolako, “eskuratzen zuten etekin ekonomikoagatik baino euren arbasoengandik jasotako ohiturak iraunarazteko zaletasun eta nahiagatik”. 


Txakolinaren hedapena

1988an elkartea sortu zenean, bost mahasti hektarea baino ez zeudela oroitzen du Merinok, eta orduz geroztik ekoizpena handitu baino ez da egin. Gaur egun 100 hektarea daude.Aiaraldeko txakolinaren historia, baina, askoz lehenago hasten da, noiz hasi  zen oso argi ez dagoen arren. “Aurkituriko idatzizko lehen lekukotzek erakusten dute dagoeneko IX. mendean txakolin ekoizpena jarduera arrunt eta orokortua zela Aiara Haraneko nekazarien artean”, azaldu du Merinok. Hurrengo mendeetako dokumentuetan erreferentziak ugarituz doaz. Merinoren arabera, Euskal Herriko idazki ofizial batean “txakolina” hitza 1623an agertzen da lehen aldiz, non eta Arespalditzako agiri batean. Beste aipamen bat Joan Mañe i Flaquer kazetariaren 1879ko idazki batean topatu daiteke, zeinetan Laudioko txakolina “Bizkaiko preziatuena” dela ziurtatzen den.  Aiaraldetik mundura
Bizkaia soilik ez, mundu mailan ere bere txokoa bilatzen dabil Aiaraldeko txakolina. Arabako izendapena duten botilen %60 atzerrira doa zuzenean, Estatu Batuak, Mexiko zein Japonia bezalako herrialdeetara. Azken herrialde horrekin konexio berezia lortu du Okondoko Señorio de Astobiza txakolinak, sushiarekin konbinatzeko edari bereziki aproposa delako, Kaliforniako Sushi Chef Instituteren arabera. 
Nazioartean sarituaOkondokoa ez da eskualdean ekoiztutako txakolinak atzerrian lortu duen aitorpen bakarra. Delikako Ametsa eta Laudioko Beldui txakolinek Parker gidan sartzea lortu zuten 2011an. “Beldui Santi Victoris et Santi Jacobi Brut nature” produktuak, esaterako, 100 puntutik 90 jaso zituen.  Amurrioko, Artomañako eta Okondokoek hainbat sari eskuratu zituzten iaz International Wine Guideren eskutik.


Oztopoak
Baina aurrera egiteko trabak badituztela aitortu du Arabako Txakolinaren idazkariak. Txakolin faltsuak, beste ardo txuriak… Ugariak dira Merinok ikusten dituen arazoak, krisi ekonomikoa barne. Krisia dela eta ardoaren prezioa oso altu jarri behar izan dute, eta ondorioz jendeak beste ardo merkeago batzuk erosteko joera hartu du. Hala eta guztiz ere, txakolinaren garapena ez da eten. Arabako Txakolina elkarteko kideek badute erronka berria: txakolinaren ekoizpenean ingurumenarekiko adeitsuak izango diren teknologia berriak erabiltzea. Izan ere, Merinok aurreratu duenez, gaur egun uztaren erdia makina bidez jasotzen da, eta beste erdia eskuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide