Abiatu dira Udazkeneko Multimedia Eskolak

Euskarazko komunikazioa sustatu asmoz, hitzaldi, ikastaro eta multimedia rallyak antolatu ditu aurten ere Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Udazkeneko multimedia eskolak martxan dira dagoeneko.

Euskarazko komunikazioa sustatu asmoz, hitzaldi, ikastaro eta multimedia rallyak antolatu ditu aurten ere Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Udazkeneko multimedia eskolak martxan dira dagoeneko.

Aurtengo edizioan lau ikastaro egingo dituzte: web edizioa eduki sortzaileentzat, maketazioa eta diseinu digitala, internet eta kazetaritza eta gurasoak eta sare sozialak. Azken horretan, nerabeen nortasunaren eraikuntzan sare sozialek duten eragina eta sare sozial motak ikasiko dituzte bertaratuek, besteak beste. Ikastaroa Koldo Diazek, EHUko Soziologia irakasleak eskainiko du, teoria eta saio praktikoak uztartuko direlarik. Saioak azaroaren 26an, abenduaren 5ean eta 12an izango dira. Ikastaroan izen-emateko azken eguna azaroaren 25 izango da.

Ikastaroetan parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da. Elkarteko bazkideek, ordea, doan jasoko dute. Matrikulazioa ume.aiaraldea.com webgunean egin behar da. Webgune horretan jarri dute eskura multimedia eskolen inguruko informazio guztia.

Hitzaldiak eta multimedia rallyak

Hitzaldiak ere izango dira aurtengo eskoletan. Zehazki, lau gai sakonduko dituzte: euskarazko wikipedia, ikus-entzunezko lengoaia, “open street map” eta “.eus” domeinua. Iratxe Esnaolak, abenduaren 4ean Amurrioko udalbatzan emango duen hitzaldian egitasmoaren nondik norakoak azalduko ditu.

Aiaraldeko ikastetxeetan, aldiz, multimedia rallyak egingo dituzte. Hiru orduko saioetan, gazteek laburmetrai baten gidoia sortu, grabatu eta editatu egingo dute. Eta, argazki bidez istorio bat kontatu. Saioen amaieran, berriz, talde guztiek egingako laburmetrai eta komiki mutu bizidunak ikusiko dituzte.

Jarraipen berezia

Bestalde, udazkeneko multimedia eskolen jarraipen berezia egingo du aiaraldea.com atariak. Horretarako sare sozialetan #ume2013 traola erabiliko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide