Emakumezkoen atletismo talde bat sortu dute Laudion

Erredakzioa 2013ko aza. 19a, 09:05

Azaroaren 6an martxan jarri zen Laudioko Atletismo Taldeko ekimen berria, emakumez osaturiko korrika taldea, hain zuzen ere. Adin eta maila guztietako emakumeen prestakuntza sustatzeko sortu da. Ekimen honen sortzailea Peli Ortiz de Zarate da, entrenatzailea izango dena. Azaldu duenez, hasiera batean prestakuntza honen helburua urtarrilaren amaieran egingo den Laudioko Herri Krosean parte hartzea da. Hala ere, ez da derrigorrezkoa izango. 18:00etan hasita, ekimen honen arduradun direnek, Ellakurin entrenatuko dituzte emakume korrikalariak.

Azaroaren 6an martxan jarri zen Laudioko Atletismo Taldeko ekimen berria, emakumez osaturiko korrika taldea, hain zuzen ere. Adin eta maila guztietako emakumeen prestakuntza sustatzeko sortu da. Ekimen honen sortzailea Peli Ortiz de Zarate da, entrenatzailea izango dena. Azaldu duenez, hasiera batean prestakuntza honen helburua urtarrilaren amaieran egingo den Laudioko Herri Krosean parte hartzea da. Hala ere, ez da derrigorrezkoa izango. 18:00etan hasita, ekimen honen arduradun direnek, Ellakurin entrenatuko dituzte emakume korrikalariak.


Bi entrenamendu astekoAstean bi hitzordu edukiko dituzte. Bertan, bakoitzaren behar eta nahietara egokitutako entrenamenduak egingo dituzte. Doako ekimen berri hau azaroaren 6an hasi zen, baina interesatuak kontaktuan jarri eta egitasmora batu daitezke. Horretarako, bi posta elektroniko luzatu dituzte: atletismolaudio@euskalnet.net eta peli.orza@gmail.com.


Emakume korrikalariak, gora

Adierazi dutenez, geroz eta emakume gehiago dira kalera korrika egitera ateratzen direnak, Laudion zein Euskal Herriko beste edozein txokotan.  Batzuk, lehiatzea dute helburu. Beste batzuk, aldiz, ondo pasatu eta osasuna zaintzea.Historian zehar, ordea, emakume asko izan dira kirol arloa alde batera utzi dutenak gizarteak sortutako estereotipo sozial eta kulturalengatik. Estereotipo horiek, baina, aldatuz joan dira, eta atletismo talde honek diskriminazioak alde batera utzi nahi ditu, entrenatzaileen hitzetan.Euskararen erabilera sustatuz, era berean, ekimen honen bidez  modu osasungarri eta parte-hartzaile batean tokiko kirol hau ezagutarazi nahi dute.Laudiokoa ez da, ordea, elkartu den emakume korrikalarien talde bakarra. Izan ere, Amurrioko Refor gunean larunbatero, eskualdeko hainbat emakume elkartzen hasi dira kirola egin asmoz. Isa Diaz de Ugartek azaldu duenez, asmoa Donostian egiten duten “Lilatoia” lasterketan parte hartzea da: “Poliki-poliki hasiko gara, neska talde ireki  eta ezin jatorragoa gara, animatu eta etorri gurekin”. Era honetan, nahi dute, emakumeak elkartzea, aisia haientzako antolatzea eta gozatzea.


Euskadiko Kross Txapelketa

Bestalde, Laudioko Atletismo Klubak urtero antolatzen duen Laudio Ibarra Krossa dataz aldatuko duela jakinarazi du. Zehazki, otsailaren 9an egingo dute txapelketa. Aurtengoa, 29. edizioa izango da. Ekitaldiaren eguna moldatzearen arrazoia da Euskal Herriko Atletismo Federakundeak Euskadiko Krossa antolatzeko aukera eskaini diela. Adierazi dutenaren arabera, era honetan, Laudio Atletismo klubak urte luzez erakutsitako ahalegin eta esperientzia eskertu eta aitortu nahi dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide