Tubacex-en deslokalizazioaren aurrean Aldundiak izandako jarrera salatu du udal-gobernu taldeak

Txabi Alvarado Bañares 2013ko aza. 18a, 19:01

Albistea “kantabriako prentsaren bidez” jaso dutela salatu du Natxo Urkixo alkateak, aldundiak hilabete batzuetako aurrerapenarekin zekien bitartean

Albistea “kantabriako prentsaren bidez” jaso dutela salatu du Natxo Urkixo alkateak, aldundiak hilabete batzuetako aurrerapenarekin zekien bitartean

Tubacex enpresaren deslokalizazioaren aurrean Arabako Foru Aldundiak izan duen jarrera salatu du Laudioko udal-gobernu taldeak. Tubacex-ek Kantabriako Marina de Cudeyo herrian filial bat irekiko zuela iragarri zuen hilaren hasieran. Filial hori Tubacex Services deituko litzateke, eta datorren urterako funtzionamenduan egotea dago aurreikusia. Kantabriako fabrika horrek Tubacex-ek orain arte eskaini ez dituen material batzuk ekoiztea izango luke xede.

Horren harira, Tubacexen erabakiaren berri aurretik jaso zuen galdetu zion EH Bilduk Jose Zubita diputatuari, erregimen foral eta sustapen ekonomikoko batzordean. Natxo Urkixo Laudioko alkatea ez zen bilera horretan egon, baina bertan Zubitak esandakoaren audioa entzuteko aukera izan du. Alkatearen hitzetan, diputatuak bere egiten ditu enpresak fabrika berria Aiaraldetik kanpo muntatzeko erabilitako arrazoiak: eskualdeko soldata kostua “altuegia” dela, “sindikatuekin akordioak egiteko zailtasunak” daudela eta, oro har, lan gatazka giro handia dagoela. Hortaz gain, Urkixok aipatu du “bitxia” iruditzen zaioa diputatua etengabe Laudio aipatzen aritzea, Tubacexek Amurrion eta Artziniegan ere lantegiak dituelako. Hortaz gain, Zubitak arazoa Laudioko udalari dagokiola esan izana salatu du alkateak. “Nik uste dut bera -Zubita- dela sutapen ekonomikoaren probintzia mailako arduradun nagusia”.

Bileraren zain

Laudioko alkateak gaineratu du Tubacexen lantegiak dituzten hiru herrietako -Laudio, Amurrio eta Artziniegako- udal gobernu taldeek enpresari “premiazko bilera bat” egiteko eskatu ziotela albistea jaso bezain laster, baina enpresaren partez oraindik ez dutela erantzunik jaso.

Zubita, aldiz, hainbat hilabetetako aurrerapenarekin izan zuen enpresaren asmoen berriz, eta Tubacexekin biltzera eta lantegiak bisitatzera iritsi zen, Urkixoren arabera. Gauzak hala, hilabete hauetan zehar udalei ezer ez jakinarazi izana egotzi dio alkateak diputatuari.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide