Artzikirol eskola berria Amurrion

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2013ko aza. 15a, 08:16

Astearte honetan hasi da martxan Amurrioko Artzikirol eskola. Ekimen honek Aiaraldeko kirolzaleak batu nahi ditu, artzikirola ezagutzeko aukera edonori emanez. Horrela, kirola ezagutzen dutenek, etorkizunean, artzikirola erakusteko aukera izango dute jokoen laguntzaz. Ramon Reyk dioen bezala, “kirola jokoa da, denok parte hartu dezakegun jokoa”. Horrela, kirol berriaren sortzaileak, edonork parte hartu dezakeela gogoratu du.

 

Astearte honetan hasi da martxan Amurrioko Artzikirol eskola. Aiaraldeko kirolzaleak batu nahi dituen ekimenak, Artzikirola ezagutzeko aukera ematen dio edonori. Horrela, kirola ezagutzen dutenek, etorkizunean, Artzikirola erakusteko aukera izango dute jokoen laguntzaz. Ramon Rey dioen bezala, “Kirola jokoa da, denok parte hartu dezakegun jokoa”. Horrela, kirol berriaren sortzailea, edonork parte hartu dezakeela gogoratu du.

Baina, zer da Artzikirola? Errugbi, Eskubaloi eta Futbolaren arteko batasunetik jaio da Artzikirola, kirol horien baturaz kirolzale guztiei aukera berdinak ematen baitzaie. Artzikirolaren helburua, pertsona ezberdinek kirolean berdintasunez jokatzen gozatzea da, pertsonaren ezaugarri fisikoak kontuan hartu barik. Horrela, kirolaren sortzaileak adierazi du: “Artzikirolean aritzeko ez da beharrezkoa kirolean trebetasunik edukitzea”.

Ramon Reyk 30 urte daramatza Artziniegan, gehienbat ume eta gazteekin, kirola sustatzen. Urte hauetan, beste kirol batzuen artean, emakumeen Futbol eta Eskubaloiko taldeak entrenatu ditu. Horrela, Artzikirolean txertatu dituen kirol horien nolakotasunak aski ezagutzen ditu.

Artzikirolak lau urtez darama, astero, Artziniegako gazteak kirolarekin batzen. Denbora honetan, Aiaraldeko mugak gainditu ditu eta ezagutzera emanez Arabako ikastetxetatik, Bizkaia eta Nafarroatik pasata, Andaluziara salto egin du. Hedapen hori, gehienbat esparru publikoan ematen ari da, baina ez da klubetan sustatzea baztertzen.

Kirolarekin hitzordua, astearte arratsaldetan 18:00etatik aurrera Lucas Rey ikastetxean izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide