Soldaten kostua murriztearen alde agertu da Tubacex enpresako presidentea

Erredakzioa 2013ko aza. 13a, 08:30

Alvaro Videgain Tubacex enpresako presidenteak soldaten kostuak murriztearen alde agertu da herenegun Bilbon egindako agerraldi publikoan. Soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzeko hodi ekoizpenean munduan bigarren enpresako jabeak, adierazpen hauek egin zituen Iberdrola, Telefonica edota Tecnalia enpresetako buruekin batera eginiko Lehiakortasunerako Enpresa Kontseiluan.

Alvaro Videgain Tubacex enpresako presidenteak soldaten kostuak murriztearen alde agertu zen herenegun Bilbon egindako agerraldi publikoan. Soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzeko hodi ekoizpenean munduan bigarren enpresako jabeak, adierazpen hauek egin zituen Iberdrola, Telefonica edota Tecnalia enpresetako buruekin batera eginiko Lehiakortasunerako Enpresa Kontseiluan.

Besteak beste, soldata kostuak talde industrialak Austrian duen lantegian Aiaraldean dituenetan baino %15 merkeago direla nabarmendu zuen enpresaburuak. Hori dela eta “soldaten malgutzea” beharrezkotzat jo zuen enpresariak, bere aburuz lan eredua “zurrunegia” delako.

Neurriko kostuak eskatu zizkion gobernuari, izan ere Videgainen aburuz “elektrizitatearen tarifak, gasolinarenarekin antz handia du, erdia baino gehiago zergek osatzen baitute” neurri horiek “lehikortasuna mugatzen dutela” deitoratu zuen.

 

Kantabrian eginiko inbertsioa kontestutik at

Azken egunotan ika-mika handia izan da enpresak Marina de Cudeyon erositako lur sailen harira, Tubacexeko presidenteak “operazioaren nondik norakoak kontestutik atera direla” azpimarratu du.

Momentuan eginiko kanpo inbertsioi esker egun enpresak aiaraldean jarraitzen duela gaineratu du eta enpresak mundu osoan presentzia handia duela gogorarazi du. Honekin batera, Kantabrian irekiko duten lantegiak “hodiak amaitzeko neurriko inbertsioa” izan dela azpimarratu du.

 

Etekin handiak

Azken urteotako krisialdia izanagatik ere, hodi herdoilgaitzen enpresak mozkin handiak izan ditu azken urtean.

Izan ere, urteko lehen hiruhilabetekoan 3,53 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtearekin alderatuta dexente handiagoa. Irailera bitarte, enpresa aiaraldearrak 11,85 milioi euroko irabaziak metatu ditu; aurreko urteko epe berarekin alderatuta %26,5 gehiago alegia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide