M29 Greba Orokorra. Goizeko Kronika

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2012ko mar. 29a, 15:05
None

Grebak oihartzun nabaria izan du Aiaraldean goizez. Laudio, Amurrio eta Urduñan lan-uztea handia izan da eta piketeek ez dute lan askorik izan. Laudion Guardianeko behargin batzuk bere txanda hasi baino lehen joan dira lan egitera grebalariak saihesteko. Guardianera joan eta gero, piketeak Vidrala enpresara hurbildu dira. Polizia ugari agertu da enpresa honen sarreran eta tentsioa ere bizi izan da. Ondorioz, pertsona bat identifikatu dute Ertzainek. Geroago, aiaraldea.com-eko beste pertsona bat identifikatu dute poliziek bideokamara batekin grabatzeagatik.

Grebak oihartzun nabaria izan du Aiaraldean goizez. Laudio, Amurrio eta Urduñan lan-uztea handia izan da eta piketeek ez dute lan askorik izan. Laudion Guardianeko behargin batzuk bere txanda hasi baino lehen joan dira lan egitera grebalariak saihesteko. Guardianera joan eta gero, piketeak Vidrala enpresara hurbildu dira. Polizia ugari agertu da enpresa honen sarreran eta tentsioa ere bizi izan da. Ondorioz, pertsona bat identifikatu dute Ertzainek. Geroago, aiaraldea.com-eko beste pertsona bat identifikatu dute poliziek bideokamara batekin grabatzeagatik. Gainera, grabatutako bideo bat ezabatu diote. Ez da denbora asko pasa beste hiru pertsona gehiago identifikatu dituzten arte. Horren ostean, grebalariak Herriko Plazan elkartu dira Laudion. Bidean, Ertzaintzak kotxe bat gelditu, miatu eta beste grebalari bati identifikatzea eskatu dio. Piketeek irekita zeuden banketxeak itxi dituzte eta Asepeyon ere gelditu dira. Hor, polizia bi gazte harrapatzen saiatu da, baina bakarra identifikatu eta salatu dute, desobedientzia leporatuta. Amurrio, Aiara, Urduña eta Okondon egon dira piketeak ere Amurrio aldetik piketeek ez dituzte enpresa asko irekita aurkitu. Gehienetan aparkeluak hutsik zeuden. Murgan, Aldaiturriaga Poligonoan -hemen Ertzaintzaren kotxe kamuflatu batek istripu bat eragin du; gidaria balaztatu duenean, lanera moto baten gainean zihoan behargin batek topo egin du berarekin-, Maskuribain eta Inauxa Poligonoan pertsona gutxik egiten dute lan. Degisak eta Marmolerías Nervión-ek ireki dute bakarrik. Azkenengo tailer honetan barruan zeuden hiru pertsonek grebalariekin eztabaidatu dute. Herrian bertan, bai Urduñan, bai Amurrion, jarraipen zabala izan du grebak, Artziniegan, ordea, taberna gehienak itxita egon dira, baina denda batzuk ireki dute eta Udaletxean pertsona bakarrak egin du lan. Okondon, aldiz, negozio gehienek itxi egin dute baina Udalak ez du grebarik egin. Mobilizazio gehiago Arratsaldeko 18:00etan eskualdeko manifestazio bat antolatuko da. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute mobilizazio hau eta Laudioko Herriko Plazatik abiatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide