Autobus baten pintaketa aldarrikatu dute Sevillako presoen egoera salatzeko

Erredakzioa 2013ko aza. 12a, 10:30

Pasa den ostiralean Amurrion autobusa margotu zuten Sevilla II Espetxean dauden euskal presoen egoera salatzeko, duela 15 egun preso horiek gose greba abiatu zuten eta. Grebalarien artean Manu Gonzalez laudioarra dago.

Aiaraldeko Gazteok ekimena aldarrikatu du ekintza. Pintaketa egin dute “gose greban dauden presoei babesa eta elkartasuna helarazteko eta horrekin batera euskal preso eta iheslariek espetxe politika kriminal honen ondorioz jasaten dituzten eskubide urraketa, mehatxu, umilazio, sufrimendu eta orokorrean salbuespeneko egoerak gizarteratu eta salatzeko”.

Aldarrikapena bidali ez ezik, horrelako ekintzak ugaritzera ere deitu du Aiaraldeko Gazteok taldeak. Kolektiboak gogoratu du gose greba hasi zutenetik, Sevilla II Espetxeko presoek 5 kilo baino gehiago galdu dutela.

Manu Gonzalezen egoera

Preso laudioarrari zigorra luzatu zioten 197/2006 doktrinari esker eta nahiz eta Estrasburgoko Epaitegiak horren aurka egin duen, Manu Gonzalez kartzelan dago.

Ekintzaren bideoa argitaratu dute interneten:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=i9WUzCxz_V0 width:360 height:250]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide