Zein tamainako harrapakinak jan ditzakete sugeek?

Erredakzioa 2013ko aza. 9a, 09:12

Maider Iglesias Aranzadiko kideak naturayala blogean argitaratu du dibulgaziozko artikulua:

"Sugeak animalia luzangak eta apodoak (hankarik gabekoa) dira eta horrek haien gainerako gorputz egitura baldintzatzen du. Adibidez, hankarik ez edukitzeak arazoak dakartza harrapakinak eusteko eta irensteko orduan. Hala ere, munduko suge guztiak haragijaleak dira eta, gainera, harrapakin oso handiez baliatzen dira, bere buruarekin konparatuta behintzat.

Maider Iglesias Aranzadiko kideak naturayala blogean argitaratu du dibulgaziozko artikulua:

"Sugeak animalia luzangak eta apodoak (hankarik gabekoa) dira eta horrek haien gainerako gorputz egitura baldintzatzen du. Adibidez, hankarik ez edukitzeak arazoak dakartza harrapakinak eusteko eta irensteko orduan. Hala ere, munduko suge guztiak haragijaleak dira eta, gainera, harrapakin oso handiez baliatzen dira, bere buruarekin konparatuta behintzat.

Askotan ikusten ditugu dokumentaletan pitoiak gazelak jaten; nola egiten dute hori? Sugeak animalia luzeetan bilakatu dituen prozesu ebolutiboak berak gorputz egitura dela eta sor zitezkeen arazoei ere irtenbidea bilatu die, garezur eta barailaren eraldaketa sofistikatu bati mesede eginez.

Beste narrasti edota gu bezalako ugaztunetan ez bezala, sugeen ahoa ez dago beheko eta goiko barailaz osatua. Ofidioek haien artean lotailu malguez loturiko lau hemibaraila azaltzen dituzte. Lotura hau oso elastikoa da eta gainera hemibarail bakoitza modu independientean mugitu dezakete, modu alterno eta jarraian irensten dutelarik harrapakin oso handiak.

Hala ere, irensteko prozesua neketsu eta zaila da, horregatik, normalean harrapakina hilda egon behar du lehenagotik. Hori dela eta, espezie batzuk pozoitsuak dira eta gainerakoek hertsiduraz hiltzen dituzte haien harrapakinak. Behin hilda, burua bilatzen diote sarrera errazteko eta alternatiboki hemimandibula bakoitzarekin aurreratzen hasten dira, lotailu eta azala ahalik eta gehien luzatuz, guztiz bildu arte.

Euskal Herrian (eta Aiaran) topa daitekeen suge espezietako bat, hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica) daukagu. Guretzat kaltegabea den espezie honen dietaren zati garrantzitsua hertsiduraz hiltzen dituen sugandila txikiek osatzen dute. Hala ere, beste harrapakinak harrapatzeko aukera duenean horietaz ere balia daitekeela dirudi.

Adibide gisa, Joseba Abrisketa Amurrioko auzokoak pasa den urteko irailan bere etxe ondoan ikusitakoa: suge leun batek musker berde bat harrapatu eta irensten ari zuen. Suge leunek, sugandilez elikatzeko moldapenaren ondorioz, oso buru txikia daukate gorputzaren tamainarekin konparatuta. Hori dela eta, harrigarria da honako animaliak hain handia den muskerra irenstea eta gutxitan ikusi da horrelako jokaera.

Dena den, pitoi batek orein bat irensteko gaitasuna baldin badauka, zergatik ez da kapaza izango gure artean bizi den suge leunak musker heldu bat menderatzeko? Badirudi, beraz, naturak eskaini ditzakeen debaldeko ikuskizunak ikusteko herrialde exotiko eta urrunetara joatea ez dela beharrezkoa, batzuetan gure lorategietan bertan gerta baitaitezke eta iragarki tarterik gabe, gainera . Gure ingurunea dagoena ikusten eta gogoko izaten ikasi behar dugu, bai suge, txori edota armiarma txiki bat izan."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide