Euskara, poltsikoan dugun intxaurra. Elkarlana, mamia zabaltzeko giltza.

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa 2012ko mai. 7a, 16:02

None

Euskara da denok poltsikoan dugun intxaurra. Irekitzeko modu asko dago bai, baina errezena, goxoena eta eraginkorrena elkarren ondoan jarri eta… krask! mamiaz gozatzeko gertu egongo gara, euskaraz gozatzeko. Euskarak ahal beste intxaur behar ditu, kolore, forma eta ideologia ezberdinetakoak, denok dugu gure alea poltsikoan, Aiaraldean 25.000 ditugu.


Euskara da denok poltsikoan dugun intxaurra. Irekitzeko modu asko dago bai, baina errezena, goxoena eta eraginkorrena elkarren ondoan jarri eta… krask! mamiaz gozatzeko gertu egongo gara, euskaraz gozatzeko. Euskarak ahal beste intxaur behar ditu, kolore, forma eta ideologia ezberdinetakoak, denok dugu gure alea poltsikoan, Aiaraldean 25.000 ditugu. www.aiaraldea.com web guneak intxaur guzti horiek elkarlanean jartzea proposatzen du, den denak euskarari bide berriak irekitzeko, mamia zabaltzeko… Eta horretan ari gara, euskalgintzarekin, instituzioekin… eta aurki etorriko diren elkarlan dinamika berriekin. Zure intxaurra zabaltzeko gertu?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide