Azaroaren 10ean egingo da XXXVII. Gorobel Ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2013ko aza. 4a, 08:06

Aiaraldeko mendi-ibilaldirik aspaldiko eta ezagunenak, Gorobel Ibilaldiak, hogeita hamazazpigarren edizioa izango du aurten. Azaroaren 10ean izango da martxa. Mendiko Lagunak taldeak, ekitaldi honen bidez, “eskualdeko ingurumena eta ondare ekologiko zein kulturala” ezagutarazi nahi ditu. Itxaso Ugarte Mendiko Lagunakeko kideak azaldu duenez, aurten, ibilaldiaren baitan frackingaren aurkako protesta egingo dute, ingurumenean eragin litzakeen kalteak salatzeko.

Bi ibilbide

Aiaraldeko mendi-ibilaldirik aspaldiko eta ezagunenak, Gorobel Ibilaldiak, hogeita hamazazpigarren edizioa izango du aurten. Azaroaren 10ean izango da martxa. Mendiko Lagunak taldeak, ekitaldi honen bidez, “eskualdeko ingurumena eta ondare ekologiko zein kulturala” ezagutarazi nahi ditu. Itxaso Ugarte Mendiko Lagunakeko kideak azaldu duenez, aurten, ibilaldiaren baitan frackingaren aurkako protesta egingo dute, ingurumenean eragin litzakeen kalteak salatzeko.

Bi ibilbide

Gorobel Ibilaldia 7:30ean aterako da Amurrioko Juan de urrutia plazatik. Handik, Burubio mendira igo eta Lendoñon zehar Txarlazorantz abiatuko dira, Fraileburu izeneko atakatik pasatuz. Ondoren Solaiera, Bedarbide eta Tologorriko tontorrak zapalduko dituzte eta beherako bidea hartu, atzera Lendoñotik igaroz Amurriora itzultzeko. 

Guztira 37 km-ko ibilbidea izango da. Laburrago egin gura duenak aukera izango du zuzenean Bedarbideko atakatik igoz 26 km-ko ibilbidea egiteko. Interes handiko zenbait lekutatik igaroko dira ibiltariak: Burubio mendia, Karduras errekatxoa, Lendoñobetiko errota eta Goikolandetako dolmena, besteak beste.

Urte luzetan asko izan dira eskualdera ibilaldi honi esker hurbildu diren mendizaleak, Euskal Herri osotik eta atzerritik etorrita, eta denak “txundituta” geratu izan dira Gorobelek eskaintzen dituen altxor ezezagunekin.60 bat lagun, antolakuntzanMota honetako kirol-ekitaldi bat antolatzeak jende askoren laguntza eta inplikazioa eskatzen du: izena emateko prozesua, bidegurutzeak, anoa-postuak, parte-hartzaileentzako gainerako zerbitzuak (dutxa, masajea)…Asko dira egin beharreko lanak eta, beraz, hirurogei bat lagun aritzen dira beharrean. Helburua da egun horretan den-dena prest izatea eta mendizaleak euren txartela jasotzeaz eta disfrutatzeaz bakarrik arduratu daitezela. Bereziki aipatzekoa da Goizale aterpeko anoa-postuan egiten den ahalegina. Izan ere, ibilaldiko ikurretako bat bihurtu da, eta bertan lan handia egin beharra dago mendizaleei jateko eta edateko oparoa emateko.


Eguraldi-iragarpenen zain

Azken urte hauetan Gorobel Ibilaldiak ez du eguraldia lagun izan. 2011n, esaterako, bertan behera utzi behar izan zen alerta meteorologikoek hala gomendatuta. Antolatzaileek 900 lagun inguru espero dute, baina eguraldiak, esan bezala, asko baldintzatu dezake parte-hartzaileen kopurua. Edozelan ere mendi-ibilaldi baterako arropa eta oinetako egokiak eramatea, komeni da. Baita ostean aldatzeko arropak ere. Ura eta jateko zer edo zer eramatea ere gomendagarria da, Goizale aterpeko horniketa postua hasiera puntutik nahikoa urrun dagoelako.Izen-ematea zabalik dago atzotik. Azaroaren 7an bukatuko da epea. Bazkide edota federatuentzako 4 euroko balio du ibilaldiak. Gainontzeko partaideentzat, berriz, 6 euro.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide