ERREPORTAJEA: Perretxikoak, elikagai ala sendabide?

Perretxikoen mundua borobila da.  Bereziki, ez delako inon bukatzen. Udazkenaren iritsierarekin batera, herritar asko joan dira mendira ziza biltzen. Eskualdean 3.000 espezie ezberdin inguru aurki litezke. Euskal Herrian, aldiz, 70.000tik gora.Batzuk, jateko batzen dituzte. Beste batzuk, aldiz, ikasteko. Eskualdeko hainbat txoko, taberna eta etxeetan ere, protagonista bilakatu dira azken asteotan perretxikoak. Horren adibide dira, besteak beste, Amurrion edo Laudion egunotan egiten ari diren mikologia ekitaldiak.Perretxikozaleen kopurua mugagabea da.

Perretxikoen mundua borobila da.  Bereziki, ez delako inon bukatzen. Udazkenaren iritsierarekin batera, herritar asko joan dira mendira ziza biltzen. Eskualdean 3.000 espezie ezberdin inguru aurki litezke. Euskal Herrian, aldiz, 70.000tik gora.Batzuk, jateko batzen dituzte. Beste batzuk, aldiz, ikasteko. Eskualdeko hainbat txoko, taberna eta etxeetan ere, protagonista bilakatu dira azken asteotan perretxikoak. Horren adibide dira, besteak beste, Amurrion edo Laudion egunotan egiten ari diren mikologia ekitaldiak.Perretxikozaleen kopurua mugagabea da. Bilketak, ordea, baditu bere mugak. Araban, esate baterako, gehienez bi kilo batu daitezke pertsonako. Bizkaian, aldiz, librea da; aldundiak ez baitu araurik ezarri. Jatea erraza da. Bilatzea, zaila. Jose Mari Ibarbia Perretxikozale elkarteko kidearen arabera, intuizioa eta lekuak ezagutzea dira gakoa: “Pistarik onena mendian ibiltzea da, perretxikoak non dauden gutxik esango dizute eta”. Mendietan dauden onddoen %10 bakarrik jasotzen da, haren ustez. Hala ere, udazkenean eta udaberrian masifikazioa dagoela dio. “Perretxikoen leherketa dagoenean joaten da jendea. Urtean zehar goazenak ez gara hainbeste”.


Perretxikoen ahalmenak

Perretxiko gehienek mineralak dituzte, eta proteina gutxi. Horregatik gomendatzen dituzte dietetan: “Ez dute asko loditzen, %80 ura da. Proteinak ere badituzte, baina ez esneak, arrautzak.. dituzten neurrietan”. Elikatzeaz gain, baina, badira betetzen dituzten beste hainbat funtzio. Medikuntzako laborategi gehienetan, esaterako, produktuak sortzeko onddoak erabiltzen dira.


Belar denda edo parafarmazietan, berriz, minak arindu edo sendatzeko kapsuletan banatzen dira. Mikologiak artearen munduan ere utzi du bere marka. Horren adibide dira, esaterako, erakusketak. 


Kultura egiptiarrean perretxikoak sexuaren seinale dira: “Nik ikusi dudanagatik hilobietan beti agertzen dira gizonekin lotuta. Maien eta inken kulturan ere tailetan ageri dira. Ingelesek ez dute inoiz perretxikoarekin ezer jakin nahi izan, galiziarrek bezala. Herrialde Katalanetan eta Euskal Herrian bakarrik jaso da tradizio hau hemen inguruan”, dio. Aisialdirako ere erabili izan dira perretxikoak, Psilocybe semilanceata espeziea kasu. Azken hori, “mongi” ezizenez ezagunagoa da. “Aluzinogeno indartsu bat da; hilgarri izatera iritsi daiteke”. Horregatik, abentura eta arriskuaren arteko muga bereizten jakin behar dela pentsatzen du Ibarbiak. 


Zizak, botika natural

Mikoterapia zer den ondo dakien pertsonetako bat da Jose Mari Elizalde. Izan ere, perretxikoak sendabide gisa erabili izan dira askotan. Astelehenean, Laudioko Mikologia Astearen baitan hitzaldia eskaini zuen adituak.  Solasaldian azaldu zuenez, perretxikoen erabilera terapietan ohiko bilakatzen ari da hainbat herrialdeetan: “Japonia, Txina eta Estatu Batuak dira eremu honetan aurreratuen daudenak”.Asian, esaterako, onddo infusioak edaten dituzte. “Chaga” (Inonotus oblicuus) eta “Yunn-zhi” (Trametes versicolor) izenekoak minbizia duten gaixoen egoera orokorra hobetzeko erabiltzen dira. “Ling Chi” (Ganoderma lucidum) izeneko tratamendua ere sarri erabiltzen da gaitz horren aurka. Izan ere, XXI.mendean zehar egindako zientzia azterketetan ondorioztatu denez, perretxikoek gaitasun terapeutiko handia omen dute. Horren ondorio da farmako batzuk onkologiarako erabiltzea: “Trametes versicolor perretxikoan aurkitutako PSK polisakaridoa duela 25 urte minbiziaren kontra erabiltzen zen agenteen %25 zen”.Etorkizunean, jateko baino sendatzeko erabiliko direla uste du Elizaldek: “Abantaila eta ondorioak hobeto ezagutuko ditugu, eta zehaztasun handiagoarekin erabili ahal izango dira”.
ArriskuakJose Mari Ibarbiarentzat, ordea, laguntza adina oztopo sor litzake perretxikoak: “Elementu askok minbizia sor dezakete, horregatik da garrantzitsua informatuta egotea. Hartzen diren tokiak ezin dira kutsatuta egon”. Finean, errepide, zabortegi, industriaguneak... saihestu behar direla dio: “Perretxikoak xurgatzetik bizi dira, eta jaten dugunean guk ere jasotzen ditugu ezaugarri batzuk. Aceros fabrika zegoen tokian mordoa daude, parkeetan ere... Baina ezin dira hartu. Ikasteko bada bai, baina jateko ez”. Urtero, intoxikazio kasu asko egoten dira. Horregatik, ondoezen bat sumatzean zuzenean anbulategi edo erietxera jotzea aholkatzen du.BitxikeriakPerretxikoekin batera izendapena ere garraiatu da Euskal Herritik munduan barrena. Bartzelonan, Extremaduran eta Andaluzian, esaterako, “perretxiko” deitzen diete zizei.Jose Mari Ibarbiak ezusteko onak zein txarrak ezagutu ditu. “Behin, batek aste bat izorratuta eman zuela esan zidan. Urduñako perretxikoak jan zituen. Hainbeste deshidratatu zen oinak ere argaldu zitzaizkiola! Azala zintzilik zuen!”. Familia bazkarietako pasadizoak ere gogoan ditu. “Beste behin, lagun batzuek Toloma lividum onddo beltzak prestatu zituzten hamabi lagunentzat. Jan eta 20 minutura etxeko komun guztiak okupatu eta bainutokian egin behar izan zuten kaka”, dio barrez.
Mikologia AsteakAsteburu honetan Mikologia izango da protagonista hainbat herritan. Artziniegan, erakusketa egingo dute larunbatean 11:00etan Goiko Plazan. Amurrion eta Laudion, aldiz, taberna eta jatetxeetan perretxikoekin egindako pintxo lehiaketa egongo da. Leku ezberdinetan, zizekin egindako jakiak frogatzeko aukera egongo da. Igandean, aldiz, perretxikoen lehiaketa gastronomikoa izango da Laudion. Baita erakusketa eta dastaketa ere.  “33 urte daramatzagu egiten, ezagutza hedatzeko konferentzien bitartez. Era honetan istripuak saihestu eta ingurumenari errespetua izatea nahi dugu”, azaldu du Ibarbiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide