Neguko antzerkia, Aiaraldean

Txabi Alvarado Bañares 2013ko aza. 1a, 02:30

“Neguko antzerkia” programa jarri du martxan Arabako Foru Aldundiak, eta Aiaraldean ere izango du eragina. Hiru izango baitira programa horren baitan eskualdean egingo diren ekimenak.

“Neguko antzerkia” programa jarri du martxan Arabako Foru Aldundiak, eta Aiaraldean ere izango du eragina. Hiru izango baitira programa horren baitan eskualdean egingo diren ekimenak.

Lehen zita Artziniegan izango da, Pez Limboren eskutik. Antzerki talde horrek Espinazo o callos antzezlana aurkeztuko du museo etnografikoan, azaroaren 5ean. Egun horretan antzezlana lau aldiz eskainiko da: 12:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan.  Obrak humore garratza jorratzen du, eta hainbat sari jaso ditu, Logroñoko Teatro con diamante lehiaketan esaterako. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dute obra adin guztiko pertsonei zuzendua dagoela.

Bigarren zita Amurrion izango da, azaroaren 5etik 17ra bitartean. Egun horietan zehar Ipuin txotxongiloen erakusketa egongo da La casona aretoan, Panta Rhei taldearen eskutik. Hortaz gain, azaroaren 10ean dramatizazio saioak egingo dira, familia osoari zuzenduak, euskaraz. Bi saio egingo dira, bata 10:00etan eta bestea 11.15etan, eta bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du.

Neguko antzerkiak Aiaraldean izango duen azken zita Laudion izango da, azaroaren 21ean, Kultur Etxean. Kike Loyolak Humor en serio ikuskizuna eskainiko du, 19:30etan. Azken antzezlan hori helduei zuzendua dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide