Tubacex-ek Kantabrian -Marina de Cudeyo- lantegi berria irekiko du 2014an eta laster makinak instalatzen hasiko da. Horren ondorioz, Artziniega, Amurrio eta Laudioko alkateek bilera eskatu diote enpresaren zuzendaritzari.
Agurtzane Llanok, Josune Irabienek eta Natxo Urkixok oharraren bitartez adierazi dute sumatu dutela enpresak ez zuela eskualdean inbertsiorik egiteko asmoa. Bestalde, Tubacex-eko arduradunei galdetu nahi diete zergatik ez duten udaletara jo, "garrantzia handikoa da egun Tubacex nazioarteko taldeak ekoizpen-zentruak Laudion, Artziniegan eta Amurrion baitauzka eta egoitza ere eskualdean baitauka". Haiengana ez jotzeak ezinegona sortu diela ere esan dute: "Eguneroko lan-harremanetan, udalok hiru udalerrien interes ekonomikoen hazkundea jorratzeko bidean zirela adierazi dute, behar den lana osatuz."
Informazio falta ere salatu dute: "komunikabideen bidez ezagutako informazioa izan da da; hortaz, oso zaila egiten da erabakiaren zergatiak ezagutzea".