ERREPORTAJEA: Diru gutxi eta behar ugari

Urriaren 17an izan zen Nazioarteko Pobreziaren Eguna. Askorentzat, baina, egunero da. Izan ere, krisi ekonomikoa hasi zenetik bikoiztu egin da pobrezian bizi direnen kopurua. Espainian, esaterako, ia hiru miloi pertsona bizi dira hilabetean 307 euro baino gutxiagorekin, Caritasek aurkeztu duen memoriaren arabera. Pobreen kopurua hazi den bezala, aberatsen igoera ere nabaritu dute: “Espainian 402.000 pertsona dira aberatsak, iaz baino %13,2 gehiago”. 

Urriaren 17an izan zen Nazioarteko Pobreziaren Eguna. Askorentzat, baina, egunero da. Izan ere, krisi ekonomikoa hasi zenetik bikoiztu egin da pobrezian bizi direnen kopurua. Espainian, esaterako, ia hiru miloi pertsona bizi dira hilabetean 307 euro baino gutxiagorekin, Caritasek aurkeztu duen memoriaren arabera. 


Pobreen kopurua hazi den bezala, aberatsen igoera ere nabaritu dute: “Espainian 402.000 pertsona dira aberatsak, iaz baino %13,2 gehiago”. 
Munduko biztanleen %0,7ak du aberastasunaren %41. Hori dio Credit Suissek egindako azken ikerketak. Azterketaren arabera, populazioaren %68aren ondasunen(1) batuketa -3.200 miloi pertsona- ez da iristen aberastasunaren %3ra. Munduko 12 herrialde aberatsenen artean daude, hurrenez hurren, Estatu Batuak (%42), Japonia (%8), Frantzia (%7), Alemania (%5), Ingalaterra (%5), Italia (%5), Txina (%4), Australia (%4), Kanada (%3), Suitza (%2), Espainia (%1) eta Taiwan (%1). Ramon Ibeas Arabako Caritaseko idazkariak dioenez, soluzio konplikatua du”. Ondorioak, aldiz, argiak. Lehena, etxebizitza arazo bilakatzea: “Ez da soilik etxegabetzeen afera (2), berogailua konpontzea edo bestelako extra batzuk ateratzen direnean jendeak ezin ditu ordaindu. Hipotekak, alokairua... ordaintzera iristen ez direnak batzuetan pisuz edo herriz aldatu behar dute, horrek suposatzen duen guztiarekin”. Bigarrena, emakumeen egoera txarragotzea: “Ama bakarra gurasotzat duten familiak behartsu(3) talde gisa azaltzen ari dira. Ez dute lanik aurkitzen, eta gizonek lana galtzen dutenez ez diete dagokien diru kopurua pasatzen”.


Oinarrizko soldata laborala 645 euroan dago. Ibeasen esanetan, ordea, hilero 1100 euro baino gutxiago jasotzen dutenak dira pobrezia arriskuan bizi direnak. “2008an Araban, %5,8 iristen zen muga horretara. Azken urteetan, %7,3. Beraz, %94 ez da iristen ekonomikoki oinarrizkotzat jotzen den bizi kalitatera”.


Etxebizitza, lana eta jana arazo


Estelak eta Miriamek Aiaraldeko Caritasen egiten dute lan. Pobrezia areagotzen ari den joera dela argi dute, “kronikoa bihurtzen ari da, geroz eta iraupen luzeagoa du gainera, oinarrizko beharrak ez baitira bermatzen”.


Aiaraldean, etxebizitzarekin lotutako arazo ugari gertutik ezagutu dituzte: alokairuak, fakturak… Baita elikagaiak eskuratzeko baliabideen gabeziak ere. Alabaina, egungo jendarte ereduak sortzen dituen bakardade arazoak ere nabarmentzen dituzte. Horregatik, norbanakoa babestea dute helburu. Eskaintzen dituzten laguntzen artean daude baliabide sozialak judizialak.. eskuratzeko aholkuak, lan merkatuan sartzeko bideak edo arropen entrega. 
Ibeasen hitzetan, etorriberrien egoera larria da: “Lanik eta paperik ez dutenez pobreziaren faktore handietako bat dira”. Uste askoren kontra etorriberriek ez dute aparteko laguntzarik jasotzen. Juanan Urkijo Laudioko udaleko Ongizate arloko arduradunaren arabera Laudion etorriberrien familien %50 haien diru sarreretatik bizi da.


Aiaraldeko egoera


Diru sarrerak bermatzeko laguntza (RGI) jasotzen duten %28 soilik da etorriberria. 2012an, %31,03 ziren. Aiaraldean, 1090 eskaerari eman zaie laguntza hori. Horietatik %57,2 emakumeak izan dira. 2012an 941 biztanleri luzatu zitzaien laguntza, %61,53 emakumeak zirelarik.
Caritasek Ongizate eta hezkuntza gaietan laguntzeko bi langile ditu eskualdean. Eta, aktiboki lan egiten duten 80 bolondres. “Bolondresak dira Caritasen indar eta protagonistak, pertsonen hazkuntza gertutasunetik jarraitzen dutelako”. Laudion, Amurrion eta Urduñan arreta zerbitzuak eskaintzen dituzte.Laguntza eskaerei dagokienean lau perfil nabarmentzen direla diote. Batetik, sare sozialarengatik momentu zailak igarotzen ari diren pertsonak; atzerritarrak kasu (4). Bestetik, seme edo alabak ardurapean dituzten emakumeak. Langabezian denbora asko daramaten pertsonak ere hurbiltzen dira Caritasera. Edo, etxerik ez duten herritarrak, arropa, janari edo garbitasuna eskuratzeko.


Elikadura aintzat hartuta  pobreziak ekonomikoki zailtasunak dituzten familietako haurrei eragiten die gehien. Helduei dagokienean, aldiz, 55 urte inguruko gizon-emakumeak aipatzen dituzte, lan merkatuan sartzeko aukera gutxi dituzte eta. Izan ere, etxebizitzetako zerbitzuetan geroz eta lan gutxiago dago.Egoera hobetzeko, instituzioek estaldura soziala hobetu beharko luketela pentsatzen dute Aiaraldeko Caritasekoek: “Ezin dira orain arte lortutako eskubide sozialak murriztu, osasunarena bezala”. Jendartean, aldiz, bestelako eredu sozial baten beharra ikusten dute, interes ekonomikoetan oinarrituko ez dena: “Pertsonen harremanak eta ontasuna kontuan hartuko dituena, konpartitzea eta elkar laguntzea zer den ulertuko duena. Gauza gutxirekin biziko dena, gutxienez beste batzuk bizitzeko aukera izan dezaten”.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide