ÑAU! Aiaraldeko Gazte Proiektu Komunikatiboa jaio da

Erabiltzailearen aurpegia Lukas Pasandin 2013ko urr. 22a, 12:09

Urriak 19an, Urduña, Amurrio, Aiara, Laudio eta Orozkoko gazteek eguerdiko 12:00etan Orozkoko Gaztetxean “ÑAU!” aurkeztu zuten. 

Gazte eragileek elkarlanean sorturiko proiektuak, badu bere abiapuntua:

Uztailean Urduña, Amurrio, Laudio eta Orozkoko Gazte Asanbladak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Orbeko etxeak eta beste hainbat eragilek hausnarketa bat egin zuten bere jardunaren inguruan.

Urriak 19an, Urduña, Amurrio, Aiara, Laudio eta Orozkoko gazteek eguerdiko 12:00etan Orozkoko Gaztetxean “ÑAU!” aurkeztu zuten. 

Gazte eragileek elkarlanean sorturiko proiektuak, badu bere abiapuntua:

Uztailean Urduña, Amurrio, Laudio eta Orozkoko Gazte Asanbladak, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Orbeko etxeak eta beste hainbat eragilek hausnarketa bat egin zuten bere jardunaren inguruan.

Eztabaida horietatik ateratako ondorioa da “ÑAU!”. Izan ere, komunikazio amankomunaren beharra ikusi dute: eragile batek eginiko ekintzak beste herrietara zabaltzea, elkar ezagutzea, lanaren berri izatea... Elkarlanerako eta informazio elkartrukerako tresna bat alegia.

Beraz, hori kalean islatzeko moskeo kanpaina bat egin zuten: Kartelak, pegatinak, muralak... “ÑAU! Ikasi, sentitu, egin, esan, idatzi, oihukatu...” Gazteriarengan izen horrek zeresana eduki zedin.

Urriaren 19an, “ÑAU! Aiaraldeko Gazte Proiektu Komunikatiboa” aurkeztu zuten prentsaurreko jendetsu batekin eta baita Azaroaren 2an Urduñan egingo duten “Gazte ÑAUTADA” jaialdia ere, “ÑAU!”ren jaiotza ospakizuna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide