197/2006 Doktrinaren aurkako ebazpenak Santos Berganza, Jose Anjel Biguri eta Manu Gonzalez presoen egoera alda dezake

Aitor Aspuru Saez 2013ko urr. 21a, 11:56

Europar Batasuneko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 doktrinaren aurkako ebazpena berretsi du eta Inés del Río euskal presoaren alde egin du eta uztailan erabakitakoari eutsi dio.

Epaile gehienek aurretik ebatzitakoa babestu dute eta presoak duen segurtasun eta askatasun eskubideak urratu dituztela esan dute.

Europar Batasuneko Giza Eskubideen Epaitegiak aho batez 197/2006 doktrinaren aurkako ebazpena berretsi du eta Inés del Río euskal presoaren alde egin du.

Inés del Ríok 23 urte eman ditu kartzelan eta 197/2006 doktrinaren bitartez zigorra luzatu zioten. Estrasburgoko auzitegiak agindu du euskal presa berehala aske utzi behar dutela eta 30.000 euro ordaindu behar dizkiotela. Europako epaitegiak adierazi du 2008tik espetxean egon dela legez kanpo.

Egun, 60 euskal preso inguruk Estatu Espainiarraren espetxetan jarraitzen dute 197/2006 doktrinaren bidez haien zigorrak luzatu eta gero. Haien artean eskualdeko hiru preso.

Hiru aiaraldear 197/2006 doktrinaren menpe

Eskualdean hiru presoei luzatu dizkiete kartzela zigorrak 197/2006 doktrinaren ondorioz; Jose Angel Biguri aiararrari, Santos Berganza amurrioarrari eta Manuel Gonzalez laudioarrari.

Hirurak 1989an espetxeratu zituzten eta nahiz eta hasiera batean ezarritako zigorrak bete dituzten, doktrina hori dela eta Jose Angel Biguri eta Santos Berganza 2019an atera beharko lirateke eta Manuel Gonzalez, aldiz, 2017an.

Santos Berganza eta Manuel Gonzalez sakanabatuak daude, Alacant eta Sevillan, hurrenez hurren. Jose Angel Biguriren egoera, sakabanatua ez egon arren, ez da hobeagoa. Gaixotasun larria pairatzen duenez, Donostiako Martutene espetxean baitago.

 

Europar ebazpenaren ondorioak

Auzitegi Nazionalak bilera egingo du ostiralean ebazpenaren harira irizpideak ezartzeko eta orduan jakingo da ofizioz doktrina atzera botako den edo kasuz kasu egingo den.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide