Frackingaren nazioarteko egunaren arira (Urriak 19), zenbait ekintza antolatu ditu Fracking Ez Aiaraldeak asteburu honetarako. Larunbatean bertan, Laudioko herriko plazatik mendi ibilaldia abiatuko da Ermu Andra Mariko leize batera joango dena eta bertan taldearen argazkia aterako da. Goizean zehar informazio eta material postua jarriko da (Ederki ondoan) eta Fracking Ez mural margoketa egingo da.
Arratsaldean, eskualdetik autobusa abiatuko da Zuhatzu-Kuartangora (Araba), bertan ospatuko den aldarrikapen jaira. Autobusa 15:30ean aterako da Arrankudiagatik, 15:45ean Laudiotik, 16:00ean Amurriotik eta 16:15etan Urduñatik.
Igandean, Promise Land edo Tierra Prometida filma emango dute Laudioko Lanbide Heziketako zineman. Franckingaren ondorioak lantzen dituen filma da, Ameriketako Estatu Batuetan girotua eta 2 euroren truke ikusi daiteke. Bi emanaldi izango ditu filmak, bata 17:30etan eta bestea 20:00 etan.