Eskolako Agenda 21ek 2013-2014 ikasturterako izango duen programa hasi berri da, eta, aurten, “kontsumo arduratsua” jorratuko du. Eskualdean gauzatzen den programa honen zortzigarren edizioa da honakoa.
10 zentro dira aurten ere programan parte hartuko dutenak. Guztira, 3.300 ikasle dira, euren familiekin eta eskualdeko sei udalerriko hamar ikastetxeetako irakasleekin batera: Aiaraldean Orozko eta Urduña eta gainera Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao eta Ugao-Miraballes.
Eskualdeko ikastetxeetako Eskolako Agenda 21eko eta Ingurugela-Ceidako koordinatzaileen artean lehen topaketa egin ondoren, lanari ekin zaio eta hainbat jarduera aurreikusi dira: tailerrak, ibilbideak, bideo-dokumentalen emisioak, sentsibilizazio eta komunikazio ekintzak, konpromisoak hartzea eta Udalerako eta udal fororako izango diren proposamenak idaztea.
Ikastetxearen eta bere inguruaren ingurumena eta esparru soziala hobetzera zuzenduriko programa da Eskolako Agenda 21. Hezkuntza-komunitatearen konpromisoa da, eta udalekin batera lan eginez, ikastetxearen eta udalerriaren beraren ingurumen kalitatea eta jasangarritasuna hobetu nahi dira. Oinarrizko hiru osagai ditu: hezkuntza zentroaren eta inguruaren ingurumen jasangarritasuna, curriculum-berrikuntza eta komunitatearen partaidetza.