Kider enpresaren egoera salatu dute sindikatuek

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2013ko urr. 14a, 00:04

Kider SA Aiaraldeko enpresa garrantzizkoenetariko bat da. Barakaldon eta Amurrion dituen lantokien artean 400 bat langile ditu enpresak Euskal Herrian, 900 bat zeharkako lanak kontuan hartzen badira. Lanpostu guzti horiek, baina, arriskuan daude uztailean enpresako buruek berau zorpekodun lehiaketan sartu izan zutenetik.

Sindikatuek enpresako akziodunen -La Caixa eta Lecertua familia- arduragabekeria salatu dute, euren jardunak enpresaren lau lantoki ixtea ekarriko duelarik.

Enpresako langileek Enplegu-erregulazioko espediente bat atzera bota zuten martxoan eta, geroztik, enpresako buruek arestian aipaturiko jarrera hori izan dute, sindikatuekin akordaturiko konpromisoak bata bestearen ondotik bertan behera utzi izan dituztelarik, horien artean, enpresa birkapitalizatzearena.

Era berean, zentral sindikalen esanetan, uztailean zorpekodunen lehiaketan sartu zirenetik ez dute berau aurrera eramateko benetako asmorik erakutsi eta, hein handi batean, inbertitzaile berrien sarrera oztopatu izan dute.

Azkenik, USO, ESK, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek instituzioen utzikeria salatu izan dute enpresak ehundaka pertsonari lana ematen dien arren ez dutelako ezer egin geldiezina den itxiera geldiarazteko.  

Mobilizazioa

Pasa den ostiralean skratxea antolatu zuten ESK eta LAB sindikatuek Getxon. Erabilitako pankartak Lecertua familia aipatzen zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide