2010/06/19 15:30
Aiaraldeko AHT aurkako Asanbladak, AHT Gelditu Elkarlanak eta Zanpazu Bizirik Herri Plataformak Larunbat honetan Bilbon ospatuko den proiektu txikitzaileen aurkako manifestaldi nazionalera parte hartzera animatzen zaituztete! Euskal Herrian egiten ari eta egin nahi dituzten, zentral eolikoak, zentral termikoak, Tentsio Handiko Lineak, superportuak, makrokartzelak, harrobiak… Abiadura Handiko Trenaren eredu soziekonomi eta politiko beran planteatzen dira. Ez dira beharrezkoak eta krisi garaian gaudela ezin dezakegu onartu honetan inbertitzen ari diren dirutza.
Badakizue AHTaren kalte ekologikoa sakona dela. Baita lurralde eta gizarte eredu zehatza bultzatzen duela. Distantziak laburtzen ditu, urrutiko hirien artekoak bai, baina bertoko joan etorrientzat harresia zeharkagaitza da. Etengabeko bidaian goaz AHTan, nora?, ametsa baino ez den etorkizunera. Batzuetan arazo hauek ahaztu nahi izaten dira, AHT ekonomiaren mesederako eta langabeziaren kontrakoa dela sinistuta, baina ez da egia. ¿Nola liteke espainiar Estatua aurrenekoa izatea autobide eta abiadura handiko burdinbide kilometrotan eta aldi berean langabezian ere irabazle? - Obrek ematen duten enplegua urria da eta kaxkarra, gastu gehiena makinerian doa. Enpresa eraikitzaile handiak dira irabazleak. - Euskal Y egiteko beharko ziren 6.000 miloi euroak ez ziren sekula berreskuratuko, alderantziz, AVE guztiekin urtero dirutza galtzen da (burdinbidearen mantenimendurako bakarrik 100.000 euro/urte behar dira, eta tunelean bada bikoitza). Hau da, Abiadura Handiko Trenerako pertsona bakoitzeko 4.790 euro baino gehiago ordaintzea dagokigu, gastu sozialen eta soldaten murrizketa, BEZaren igoera eta, lan erreforma jasaten ditugun bitartean.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.