2010/12/31 19:00

Gabon Zaharretako emisio berezia Uhinak Irratian

96.5 FMen edo uhinak.net-en, Aiaraldea

Uhinak Irrati libreak, 2010. urteari agur esateko 4 ordutako emisio berezia jarri du martxan, abenduaren 31an arratsaldeko zortzietatik aurrera entzun ahal izango dena. Honako edukiak plazaratuko dituzte:

20:00etan: Insertkoin irrtsaioaren urte bukaerako saio berezia (skatxak, abestiak, musika... entzungai)

21:00etan: Mikel eMe Dj-aren sesioa.

22:00etan: Aiaraldea.fm albistegiaren ordubeteko edizio berezia, 2010ean Aiaraldea mailan gertatutako albiste esanguratsuenei errepasoa emateko.

23:00etan: Herrikadak taldearen kontzertu akustikoa eta atera berri duten diskaren aurkezpena.

24:00etan: Kanpaikadak Arakaldoko kanpandorretik.

96.5 FMan edo uhinak.net-en entzungai.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide