Indarkeria matxistari emakumeen sareak osatuz erantzuteko topaketa deitu du Aiarako Koadrilak

Udalen eragin eremuan indarkeria matxistaren aurrean aktibatzen diren erantzun prozedurak aztertuko dituen jardunaldia antolatu du Aiarako Koadrilak hilaren 17rako, ostegunerako, Artziniegako Etnografia Museoan,  18:00etan.

Udalen eragin eremuan indarkeria matxistaren aurrean aktibatzen diren erantzun prozedurak aztertuko dituen jardunaldia antolatu du Aiarako Koadrilak hilaren 17rako, ostegunerako, Artziniegako Etnografia Museoan,  18:00etan.

Berdinbidek, berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren kontrako gizonen elkarteak, EUDELen bitartez eskainitako lan-saio hau, politikariei, teknikariei eta emakumeen zein herritarren elkarteei zuzendutakoa izango da. Honez gain, herritar soilen partaidetza ere bultzatuko du gonbiteak;  Aiara, Okondo eta Artziniegako auzokideei bereziki luzatuko zaie deia.

Emakumeen sareak

Norma Vázquez arduratuko da topaketaren dinamizazioaz. Sortzen aholkularitzako partaidea da eta indarkeria matxista pairatu duten emakumeen sostengurako, emakumeen sareen antolaketan trebatutakoa da.

Hortaz, erakundeen ikuspegitik ez ezik, herritar soilen ikuspegitik ere landuko da gaia eta lagun edo ezagun batek tratu txarrak pairatzen dituela susmatuz gero, zein pauso eman behar diren ere aztertuko da.

Norma Vázquez-ek, esperientzia eta ibilbide luzea du gaian eta bere biziko garrantzia aitortzen die emakumeen sareei. Askotan, tratu txarrak sufritzen dutenek haiengana, lagunengana edo emakume elkarte batean mugitzen den pertsona batengana jotzen baitute erakundetara jo baino lehen.

Jardunaldiaren xedea finean, honelako sareak Aiara Koadrilako herrietan ere abian jartzea izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide