2011/04/16 07:00

Obretara martxa mendi ibilaldia.

Gardea auzoan, Laudio Orozko

Azken urteotan gure inguruko mendiguneak hainbat proiektuengatik mehatxupean egon dira. Proiektu hauek guztiak aurrera doaz. Jesuri/Larragorri eta Elorritxugana/Kukutza mendietan zortzi aerosorgailu instalatzeko obrak hurrengo egunotan edo hilabeteotan hastea espero da.

Zanpazu eta Beratzan, Ganekogortan, Kolometan eta Gorobel mendizerran ere bestelako zentral eolikoak proiektatuta daude eta hauek eraikitzeko prozesu administratiboa aurrera doa.

Hurrengo hilabetetan zehar hainbat jarduera antolatuko dira aipatutako obra hauek guztiak gelditzeko pausoak emanez.

Oraingo mobilizazioan parte hartzeko bi aukera daude:

- Amurrion autobusa 8.30etan hartuz eta 20 kilometrotako ibilaldia eginez. 3 €uro. Gehi 10 €uro  bazkarian parte hartuz gero. Mendiko Lagunak M.T. antolatuta. + INFO: www.mendikolagunak.com

- Laudioko Gardea auzotik 9.00etan irtengo den ibilbidean Jesuri/Larragorriraino igoz, eta herrira bueltatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide