Irratsaio berrien bila dabil Uhinak Irratia

Txabi Alvarado Bañares 2013ko urr. 11a, 09:37

Aiaraldea Irratiko saioak txertatuko dituzte parrillan

Laster aurkeztuko du Uhinak Irrati libreak kurtso honetan zehar izango duen parrilla. Aurreko urtean egondako saio gehienak mantentzeaz gain, saio berriak estreinatzeko asmoa dutela  jakinarazi dute irratiko kideek.  Galdera zuzen batekin zabaldu nahi izan dute deialdia: “Uhinak Irratian irratsaio bat egin nahi duzu?”.

Aiaraldea Irratiko saioak txertatuko dituzte parrillan

Laster aurkeztuko du Uhinak Irrati libreak kurtso honetan zehar izango duen parrilla. Aurreko urtean egondako saio gehienak mantentzeaz gain, saio berriak estreinatzeko asmoa dutela  jakinarazi dute irratiko kideek.  Galdera zuzen batekin zabaldu nahi izan dute deialdia: “Uhinak Irratian irratsaio bat egin nahi duzu?”.

Irratsaio bat egitera animatzen den talde zein norbanako orok administrazioa@uhinak.net helbidera mezu bat bidali baino ez du egin behar. Irratiko kideek azpimarratu dute ez dela irrati bat teknikoki nola funtzionatzen duen aurretik jakin behar, animatzen diren pertsonei ikastaro tekniko bat eskainiko zaielako.

Deialdiaren bidez sortzen diren irratsaioak lotuta, parrilla osatu eta aurkezteari ekingo dio Uhinakek. Irratiko kideek aurreratu dute Aiaraldea Irratiko saioak parrillan txertatuko dituztela, aurreko kurtsoan egin zen bezala. Hala Bedi irratiko hainbat saio emitituko dituztela ere jakinarazi dute, Suelta la olla eta Zebrabidea magazinak tartean.

 15 urte airean

15 urte pasatu dira Uhinak Irrati librearen proiektua martxan jarri zenetik. Hala Bedi irratia Aiaraldean entzuteko antena bat jartzea izan zen lehen pausoa, baina laster ekin zioten irratsaio propioak emititzeko deskonexioak egiteari. Orduz geroztik, ugariak dira irratiko uhinen bidez zabaldu diren ahotsak, 96.5 fm frekuentzian.

Uhinak Irratia, baina, ez da Aiaraldean sortu den lehen irrati librea. Aurretik Pirula Irratia zegoen, 80. hamarkadan zehar funtzionatu zuena.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide