2016/12/05 15:30

Durangoko Azokara joateko busa

Durangoko Azokara joateko busa
Laudio Institutua, Aiaraldea

Antolatzaileen oharra:

Abenduaren 2tik 6ra, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 51. edizioa izango da Durangon.

Hara bertaratzeko bus zerbitzua koordinatuko da eskualdeko bete udal batzuekin batera.

Interesgarriena da ITZULTZEKO AUKERA BI daudela eta, aldez aurretik inori ezer esan barik bertan erabakiko dugu zein bus hartuko dugun, bietan lekua izango dugulako erreserbaturik.

Honakoak dira jakin beharrekoak:

EGUNA: abenduaren 5a, astelehena

IRTEERA: 16:30 Laudio institutuan

ITZULERA: (Durangotik): 21:00 edo 02:30ean, aukeran. Bertan gaudela erabakiko dugu zein ordutan itzuli, aldez aurretik abisatu barik.

PREZIOA: 7 euro

NON: Udaletxeko Euskara Arloan, abenduaren 1a, osteguna, azken eguna.

ADINA: Adin guztiak. Baina 18 urtez beherakoak nagusi batek lagunduta joango dira.

BESTE AUKERAK: Urduñan (16:00) eta Amurrion (16:15) ere har daitezke bus beroriek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide