Urriaren 4ean epaimahaiak erabaki du nortzuk irabazi duten Aiaraldea Komunikazio Leihoak antolatutako Udako Postal Lehiaketa. Epaileak Txani Rodríguez, David Corbella, Txemi Llano eta Iban Pagalday izan dira.
Deliberamendurako argazki guztiak ikusi dituzte epaileek webgune bereziaren bitartez. Atari digitalean bakarrik irudiak agertu dira, izenbururik gabe. Kategoria bakoitzeko 4 finalista multzokatu eta gero lehen eta bigarren sailkatuak hautatu dituzte.
Izenak ezagutu gabe erabakia hartu denez, arazo batzuk suertatu dira, irabazleren bat ez baita eskualdean bizi. Gaizki-ulertua konpondu ostean, hauek izan dira irabazleak:
Atzerria Kategoria:
1.Saria: Mikel Ayllon
2.Saria: Ixone Collado
Euskal Herria kategoria:
1.Saria: @Onitzebi
2. Saria : Irune Norris
Eskualdea kategoria:
1.Saria: Izar Mendiguren
2.Saria: Garazi Zilonizaurrekoetxea
Jaiak kategoria:
1.Saria: Alfredo Remírez
2. Saria : Elixarraitz Mendiguren
Umoretsuena kategoria:
1.Saria: Gartzen Garaio
2.Saria: Ruben Ibañez
Lehen postua lortu dutenek gau bat igaroko dute hurrengo landetxe batean: Artiñano Etxean, Guzurtegin, Etxegorrin, Patxikoren Etxean eta Zelaikoetxen. Bigarren sailkatu direnek hurrego jatetxeetan jango dute: Belduin, Balintxarreketan, Gernikan, Hordagon edo Bidekon.